Albisteak

Txoriak.eus proiektuaz berbetan, Bizkaia Irratian

2017-3-17

Aste honetan Bizkaia Irratira gonbidatu gaituzte Txoriak.eus webgunearen inguruko informazioa emateko. Sarean ere jarri dute irratsaioa, eta hementxe entzungai. Eskerrik asko Bizkaia Irratiari.

Zazpi txori-espezie berri argitaratu ditugu: txilinporta, sai zuria, mokozabala, zikoina,...

2017-2-27

Gutxika-gutxika edukia gehitzen jarraitzen dugu eta azken egunotan beste 7 hegaztiren fitxak aktibatu eta argitaratu ditugu gure webgunean.

Txoriak.eus aurkeztu dugu, Euskal Herriko txorien fitxen eta euskarazko izenen datu-basea

2017-2-16

Webgune honen asmoa da Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa ematea, alderdi bi jorratuz: ornitologiarena eta, batez ere, ornitonimiarena (txori izenena, alegia). Hartara, ondare naturala eta  linguistiko-kulturala uztartuta landu gura dira. Alor semantiko zinez aberatsa da hegaztiena, eta gazteen artean erabat galzorian dagoena, transmisioa etenda eta estandarreko formak (batzuetan okerrak direnak) erabat nagusituta. Txorien fitxen bitartez, beraz, hegaztien izendegia jaso eta berreskuratu nahi da eta, bide batez, Euskal Herriko hegazti-espezieen inguruko informazio ornitologokoa euskaraz emateko ahalegin bat ere egin dugu, ez baita erraza sarean eta euskaraz ornitologiaren inguruko informazio larregirik aurkitzea.

Euskal Batzorde Ornitologikoa sortu da

2016-10-3

2016ko Hegaztien Nazioarteko Eguna aprobetxatuz aurkezten da Euskal Batzorde Ornitologikoa. Organo independientea, inolako erakunderen menpe ez dagoena eta izaera zientifiko zein teknikoa izango duena. Bere jarduera nagusia izango da Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti espezieen zerrenda ofiziala zehaztea eta Hegazti Bitxien Batzorde bat eratzea. Batzordearen erronka da EAEko hegaztien inguruko ezagutza hobetzea eta lurralde honetan ikusten diren espezie irregular edo ustekabekoen behaketak jaso eta homologatzea.

Azkoitia eta Azpeitia inguruko txori izenak

2013-10-10

Urola eskualde barrualdeko sei herrietan (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Beizama, Zestoa eta Aizarnazabal) jasotako txori eta hegazti izenak.

Txolarrea, hormatxoria, artatxoria,... Txori honen zenbait sinonimo eta euren hedadura.

2013-3-3

Maite Goñiren #gaurkoHitza ekimenean txoritxo bati egokitu zaio gaurkoan, "txolarreari". Berak ondo dioen moduan, hainbat sinonimo ditu txori txiki ezagun honek. Izan ere, leku gutxitan deitzen zaio berez "txolarrea".

Sorbeltza (Apus apus), euskal izenak

2006-6-5

Iazko mezu batean aipatu nuen gai hau. Eibarren abijoia deitzen diogu gaztelaniazko vencejori (Apus apus), gaur egungo euskaraz sorbeltz deitzen dioten horri. Txori ezaguna izanda, ia-ia herri bakoitzean izen ezberdina dauka.

Saiak, Arranoak eta Putreak

2006-5-25

Azken urteotan izugarri zabaldu eta hedatu da sai hitza. Ikastolei eta hedabideei esker, Euskal Herriko txoko gehienetan ezagutzen dugu gaur egun saia zer den, buitrea.