Andrew Reding GFDL CC-BY-SA-3.0
Andrew Reding GFDL CC-BY-SA-3.0

Aliota handia (Gavia immer)

Gaviidae, Gabiiformeak

Beste izen batzuk: Gabarroso, Pirta, Sakillo.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Colimbo grande
  • Frantsesa: Plongeon huard
  • Ingelesa: Common Loon
  • Aragoiera: Gabia gran
  • Katalana: Calàbria grossa
  • Galegoa: Mobella grande
  • Alemaniarra: Eistaucher
  • Italiarra: Strolaga maggiore

Deskribapena

Hegazti itsastarra, Amerika eta Europa iparraldeko kostaldeetan bizi eta ugaltzen da. Neurri ertain-handikoa, gutxi gora-behera antzar baten parekoa. Moko luze eta zuzena dauka, hanka palmeatuak eta buztan laburra. Kolore zuri-beltza dauka, nagusiki beltza gainetik eta zuria azpialdetik. Kumaldian kolore biziagoa dauka, batez ere lepo aldean, baina neguan gris-zurixka da gehienbat (goiko argazkikoa bezalakoa). Igerilari eta murgilari handiak dira.

Euskal Herrian

Euskal Herrian neguan bakarrik ikusiko ditugu, Europa iparraldeko lurraldeetako hotzetatik ihesi jaisten direnean. Nahiko ohiko dira kostaldeko paduretan (Txingudin, esate baterako), zein gure itsas herrietako kaietan (Donostian, Getarian,...).

Entzun

Banaketa mapa

Gavia immer distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Gabarroso Bidasoa Beherea
Pirta
Sakillo Urola-Kostaldea
Aliota
Igerile
Ikomelau Lea Artibai

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.