Birdwatching Barcelona GFDL CC-BY-SA-3.0
Birdwatching Barcelona GFDL CC-BY-SA-3.0

Eper gorria (Alectoris rufa)

Phasianidae, Galliformeak

Beste izen batzuk: Eper, Eper gorri, Eper hankagorri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Perdiz roja
  • Frantsesa: Perdrix rouge
  • Ingelesa: Red-legged Partridge
  • Aragoiera: Perdiz
  • Katalana: Perdiu roja
  • Galegoa: Perdiz común
  • Alemaniarra: Rothuhn
  • Italiarra: Pernice rossa

Deskribapena

Eper gorria Europa hego mendebaldean agertzen den hegazti sedentarioa da, mokoa, hankak eta begiak kolore gorri deigarrikoak dituena. Taldeka ibili ohi da eta laborantza lurrak ditu gustuko.

Euskal Herrian

Habitat ezberdinetan aurki daitekeen arren, oro har altitude baxuetako gune arrokatsuetan eta laborantza lurretan agertzen da. Euskal Herrian, Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean aurkituko dugu, ez kopuru handiegietan. Garai batean askoz hedadura zabalagoa zeukan.

Entzun

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Eper Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Plentzia-Mungia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Bidasoa Garaia
Eper gorri Durangaldea, Debagoiena, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Xiberoa herri alkargoa
Eper hankagorri Lea Artibai, Debabarrena
Baseper

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.