Mark S Jobling GFDL CC-BY-SA-3.0
Mark S Jobling GFDL CC-BY-SA-3.0

Errekatxindorra (Cettia cetti)

Sylviidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Errekako txinbo, Errekatxindor.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Cetia ruiseñor
  • Frantsesa: Bouscarle de Cetti
  • Ingelesa: Cetti's warbler
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: -
  • Katalana: Rossinyol bord
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Reiseñor da auga
  • Alemaniera: Seidensänger
  • Italiera: Usignolo di fiume

Deskribapena

Txori lotsati samarra, gutxitan ikusiko duguna, baina bai, aldiz, bere kantu ozena entzun. Izan ere, zalapartaria da errekatxindorra eta ikusi ez arren, bizkor jakingo dugu gure inguruan ote dabilen, "txuki-txuki-txuki!". Betiere hezeguneetara lotuta aurkituko dugu: padurak, erreka bazterrak eta antzekoak. Arre-gorrizka gainetik eta argia azpikaldetik, bere lehengusu urretxindorraren tankerakoa. Zorte pixkatekin atzemango dugu zurixka dituela eztarri aldea zein bekaina.

Entzun

Errekatxindorraren kantua, #TxoriaTxio

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Errekako txinbo Lea Artibai, Debabarrena
Errekatxindor Lea Artibai, Bilbo Handia
Sasikurloi Lea Artibai
Urretxindor Lea Artibai

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.