Guérin Nicolas GFDL CC-BY-SA-3.0
Guérin Nicolas GFDL CC-BY-SA-3.0

Galeperra (Coturnix coturnix)

Phasianidae, Galliformeak

Beste izen batzuk: Galeper, Galiper, Kaila, Pospolin, Purruta, Ttorttoro.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Codorniz
  • Frantsesa: Caille des blés
  • Ingelesa: Common Quail
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Cotorniz
  • Katalana: Guatlla
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Paspallás común
  • Alemaniera: Wachtel
  • Italiera: Quaglia

Deskribapena

Hegazti txiki eta pottoko samarra, nahiz eta hego luzeak dituen eta hegalari trebea den (migrazio luzeak egiten ditu). Arre kolorekoa da, ohiko bizitoki dituen labore-eremuetan ondo mimetizatu eta ezkutatzeko. Horregatik, ikusi baino entzun egiten da errazago. Kantu ezaguna du, gainera, pütt-pütt-pütt moduko bat (edo "pox-po-lin", euskaldunontzat).

Euskal Herrian

Garai batean askoz ugariagoa, gaur egun populazio txiki batzuk besterik ez dira geratzen kostaldeko probintzietan. Oraindik ere nahiko arrunta Euskal Herriko alderdirik idorrenetan, hango labore eremuetan ugaltzen delarik. Neguan Afrikara joaten da.

Entzun

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Bideoa - Galeper arra kantuan

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Galeper Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Zaraitzu, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Lea Artibai, Lapurdi Garaia, Tolosaldea, Sakana, Plentzia-Mungia
Galiper Durangaldea, Donostialdea, Debabarrena, Lea Artibai, Auñamendi, Urola-Kostaldea, Aezkoa, Erronkari-Zaraitzu
Kaila Lapurdi Garaia, Basabürüa, Auñamendi, Baigorri-Ortzaize
Pospolin Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Araba, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo, Tolosaldea, Bizkaia, Plentzia-Mungia
Purruta
Ttorttoro Basabürüa, Zuberoa, Euskal Herria
Eper Sakana
Parpar

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.