Ben Fredericson GFDL CC-BY-SA-3.0
Ben Fredericson GFDL CC-BY-SA-3.0

Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)

Certhiidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Arbola-txori, Arrastalo, Atxingorako, Atzapartxori, Gerri-txori, Katanar, Okil txiki, Okiltxori, Sagutxori, Tarraka-txori.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Agateador común
  • Frantsesa: Grimpereau des jardins
  • Ingelesa: Short-toed tree creeper
  • Aragoiera: Corretroncos
  • Katalana: Raspinell comú
  • Galegoa: Gabeador común
  • Alemaniarra: Gartenbaumläufer
  • Italiarra: Rampichino comune

Deskribapena

Txori-txiki bizia, betiere zuhaiztiei lotuta aurkituko duguna. Enborretan gora (eta baita behera ere) mugitzen ikusiko dugu, janari bila dabilela. Moko luzetxoa dauka, enborretako zirrikituetatik zomorroak ateratzeko. Kantu ozen eta ezaguna dauka.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da Euskal Herrian. Gure zuhaizti guztietan aurkituko dugu, alderdirik idorrenetan izan ezik.

Entzun

Banaketa mapa

Certhia brachydactyla distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Arbola-txori Durangaldea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri, Arrati Nerbioi
Arrastalo Tolosaldea, Donostialdea
Atxingorako Lea Artibai
Atzapartxori Goierri
Gerri-txori Debagoiena
Katanar Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo
Okil txiki Lea Artibai, Urola-Kostaldea, Gorbeia Inguruak
Okiltxori Tolosaldea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri
Sagutxori Lea Artibai
Tarraka-txori Goierri
Arkasas
Armiarmajale
Arrapatxori Arrati Nerbioi
Arraposo
Erlatxori
Eulitxori Lea Artibai
Garrapo
Hariztxori
Igolari
Kortika-txori
Sorgintxori
Txarraposo

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.