Kredituak GFDL CC-BY-SA-3.0
Kredituak GFDL CC-BY-SA-3.0

Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus)

Sylviidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: .
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Mosquitero ibérico
  • Frantsesa: Pouillot ibérique
  • Ingelesa: Iberian Chiffchaff
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Mosqueta
  • Katalana: Mosquiter ibèric
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Picafollas ibérico
  • Alemaniera: Iberienzilpzalp
  • Italiera: Luì piccolo iberico

Deskribapena

Euskal Herrian 5 txio espezie ditugu (Phylloscopus generoa), guztiak ere nahiko antzekoak eta txorizale ez denarentzat identifikatzeko ez errazegiak. Oro har, txori txikiak dira, oso urduri eta biziak, geldi egoteko tarterik hartzen ez dutenak, mokozorrotzak eta arrexkak (zuri zikinetik hori-berderainoko tonalitateekin). Adarrik adar ikusiko ditugu, jauzi eta hegaldi laburrak eginez eltxo eta beste mamorro txikien bila dabiltzan bitartean. Txio iberiarrak, txio arruntak bezala, ez du marka bereizgarriegirik. Arre-berdexka da, hanka ilunekin. Kantua da modurik zehatzena txio espezie horiek ezberdintzeko, txio iberiarra eta arrunta.

Euskal Herrian

Txio iberiarra uda partean dago gurean, kumatze-sasoian, eta oso ugaria da garai horretan. Neguan, ostera, Afrikara joaten da.

Entzun

Txio iberiarra

Txio iberiarraren inguruko bideo laburra "Saber Animal" katean.

Euskarazko izendegia

Oharrak

Txioen kasuan, euskarazko bertako izen arruntek ez dituzte espezieak bereizten. Hau da, oro har, informatzaileek izen berbera darabilte txio guztientzat. Hortaz, txioen izenen herriz herriko zerrenda ikusteko, jo ezazue Txio arruntaren fitxara.

Aldaera Eskualdea

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.