Thomas Kraft GFDL CC-BY-SA-3.0
Thomas Kraft GFDL CC-BY-SA-3.0

Ur-zozoa (Cinclus cinclus)

Cinclidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Errekazozo, Ur-zozo, Urtxori.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Mirlo acuático
  • Frantsesa: Cincle plongeur
  • Ingelesa: White-throated Dipper
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Torda nadadera
  • Katalana: Merla d'aigua
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Merlo rieiro
  • Alemaniera: Wasseramsel
  • Italiera: Merlo acquaiolo

Deskribapena

Ibai, erreka eta ur-lasterren inguruan bizi den txoria da. Kutsatu gabeko urak nahiago dituenez, erreka baten uren purutasunaren bioadierazle bihurtu da. Bere lumadia, nabar iluna da, papar zuriarekin. Begiak ireki eta ixten dituenean oso ikusgai duen betazal zuria du. Bere odolak, beste paseriforme batzuk baino oxigeno gehiago eraman dezake, urpean, 30 segundoz egotea ahalbidetzen diona, nahiz eta gehienetan 10-20 segundo bitarteko urpekaldiak egiten dituen. Ur azpian eta harri artean aurkitzen dituen zomorro eta ornogabeez elikatzen da.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da gure eskualde gehienetan, baina betiere erreka garbienetan. Euskal Herriko eskualde heze gehienetan ageri da. Gero eta arraroagoa da hegoalde idorrerantz joan ahala, eta ez dugu aurkituko Araba eta Nafarroako alderdirik lehorrenetan.

Entzun

Banaketa mapa

Cinclus cinclus distribution map

Bideoa - Ur-zozoa (Ingurumena EJ)

Ur-zozo hau ehizan dabil, bere kumeentzat janari bila. Baina habiara itzultzen denean, ezusteko handi bat izango du...

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Errekazozo Durangaldea, Debagoiena, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Ur-zozo Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bidasoa Garaia, Lea Artibai, Euskal Herria, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Zuberoa, Urola-Kostaldea, Baztanaldea, Tolosaldea
Urtxori Donostialdea, Bidasoa Garaia
Errekatxori Arrati Nerbioi
Itsasoko zozo Donostialdea
Paparzuri Debagoiena
Ureko txantxagorri Donostialdea
Uroillo txiki Gorbeia Inguruak

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.