PierreSelim GFDL CC-BY-SA-3.0
PierreSelim GFDL CC-BY-SA-3.0

Araba zozo pikarta (Sturnus vulgaris)

Passeridae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Arabazozo, Artxipote, Artxoxo, Behor-txori, Dorrezozo, Gaztelazozo, Haragi-zozo, Kanpozozo, Kastillazozo, Larzozo, Naparzozo, Tordantxa, Tordokanpanario.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Estornino pinto
  • Frantsesa: Étourneau sansonnet
  • Ingelesa: Common Starling
  • Aragoiera: Tordo olibero
  • Katalana: Estornell vulgar
  • Galegoa: Estorniño pinto
  • Alemaniarra: Star
  • Italiarra: Storno

Deskribapena

Zozoen neurriko txoria. Hegazti iluna, nagusiki beltza, baina izenak dioen bezala ("pikarta"), tantoz josia dagoena, gehienbat neguan. Helduek moko horia dute. Talde handietan bizi ohi da. Askotan arabazozo beltzekin batera osatzen dituen taldeetan aurkituko dugu.

Euskal Herrian

Batez ere Europa erdi eta iparraldean kumatzen duen espeziea da. Euskal Herria da bere distribuzio-eremuaren muga. Neguan ugaritu egiten da arabazozo pikarten populazioa, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Oro har, esan daiteke Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa dela arabazozo pikarta Araba-Nafarroan baino. Aldiz, Araba-Nafarroan arruntagoa da arabazozo beltza (Sturnus unicolor), kostaldean gutxiago ikusiko duguna. Hala ere, bi espezieak batera agertzen dira maiz, aldra berean elkartuta.

Entzun

Banaketa mapa

Sturnus vulgaris distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Arabazozo Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Artxipote Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea
Artxoxo Donostialdea, Urola-Kostaldea
Behor-txori Xiberoa herri alkargoa
Dorrezozo Tolosaldea, Arrati Nerbioi
Gaztelazozo Lea Artibai, Durangaldea, Plentzia-Mungia, Urola-Kostaldea, Debabarrena
Haragi-zozo Tolosaldea, Urola-Kostaldea
Kanpozozo Durangaldea, Debabarrena, Gernika-Bermeo
Kastillazozo Lea Artibai
Larzozo Arrati Nerbioi, Urola-Kostaldea
Naparzozo Debagoiena, Urola-Kostaldea
Tordantxa Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Ultzamaldea, Bidasoa Garaia
Tordokanpanario Gorbeia Inguruak
Ardizorri
Artxori
Auseta
Zozabar
Zozo anzesto
Zozoka

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.