Dûrzan cîrano GFDL CC-BY-SA-3.0
Dûrzan cîrano GFDL CC-BY-SA-3.0

Argi-oilarra (Upupa epops)

Upupidae, Koraziformeak

Beste izen batzuk: Argi-oilar, Basoilar, Bedatse-oilar, Kiribi-oilar, Marti-oilar, Martxoilar, Sanmartin-oilar.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Abubilla
  • Frantsesa: Huppe fasciée
  • Ingelesa: Eurasian Hoopoe
  • Aragoiera: Puput
  • Katalana: Puput
  • Galegoa: Bubela
  • Alemaniarra: Wiedehopf
  • Italiarra: Upupa

Deskribapena

Neurri ertaineko hegaztia, gorputz laranja eta hego-isats zuri-beltzekoa. Bere gangar handiarengatik eta kantu errepikakorrarengatik (u-pu-pu) ezagutuko dugu.

Euskal Herrian

Hegazti migratzailea, Afrikan igarotzen du negua. Euskal Herriko eskualderik lehorrenetan aurkituko dugu errazen; gainontzean, migrazioko joan-etorrietan ikusiko dugu.

Entzun

Banaketa mapa

Upupa epops distribution map

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Bideoa - Argi-oilarra habian

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Argi-oilar Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Basoilar Durangaldea, Debagoiena, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo, Lea Artibai, Hego Lapurdiko Hirigunea, Xiberoa herri alkargoa, Plentzia-Mungia
Bedatse-oilar Xiberoa herri alkargoa
Kiribi-oilar Debagoiena, Gorbeia Inguruak
Marti-oilar
Martxoilar
Sanmartin-oilar Ultzamaldea, Bidasoa Garaia
Erbi-oilar
Gabi-oilar Debagoiena
Gayo
Kukurusta
Lurtxori
Mendioilar
Oilar-txori Arrati Nerbioi
Pupu

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.