Dan Davison GFDL CC-BY-SA-3.0
Dan Davison GFDL CC-BY-SA-3.0

Belabeltza (Corvus corone)

Corvidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Abade, Bela, Belabeltz, Belatx, Belatxaga, Belazar, Bele, Belerroi, Erroi, Ilaxaga, Pergaxal.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Corneja negra
  • Frantsesa: Corneille noire
  • Ingelesa: Carrion Crow
  • Aragoiera: Cuerbeta
  • Katalana: Cornella negra
  • Galegoa: Corvo pequeno
  • Alemaniarra: Rabenkrähe
  • Italiarra: Cornacchia nera

Deskribapena

Lumajea eta hankak beltzak ditu; mokoa sendoa. Hotsa, "kraa" karraka latza, 3-4 aldiz errepikatua. Helduak bikote lurraldekoietan bizi dira; gazteak, ostera, aldratan. Orojalea da. Haziak, ornogabeak eta fruituak jateaz gain, ornodun txikiak harrapatzeko gauza da. Oso hurbileko duen erroia (Corvus corax) baino txikiagoa da, mokoa ere txikiagoa dauka eta isats-muturra borobildua dauka (erroiak V formakoa).

Euskal Herrian

Habiagile arrunta Euskal Herri osoan, urtaro guztietan ikusi ahal izango dugu.

Entzun

Banaketa mapa

Corvus corone distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Abade Durangaldea
Bela Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Plentzia-Mungia
Belabeltz Gernika-Bermeo, Lea Artibai, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Durangaldea
Belatx Garazi-Baigorri herri elkargoa
Belatxaga
Belazar Lea Artibai, Debagoiena, Debabarrena
Bele Donostialdea, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa
Belerroi
Erroi Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo
Ilaxaga
Pergaxal
Belamika
Belatxinga
Beltzurda
Erroibaltz
Txo

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.