Cherubino GFDL CC-BY-SA-3.0
Cherubino GFDL CC-BY-SA-3.0

Buztanikara zuria (Motacilla alba)

Motacillidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Apaiztxori, Buztainka, Buztalinkera, Buztanika, Buztanikara, Buztanluze, Damatxori, Eperdikara, Errekatxori, Ildotxori, Itzain-txori, Karreteratxori, Labradore, Txirrita, Urtxori.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Lavandera blanca
  • Frantsesa: Bergeronnette grise
  • Ingelesa: White Wagtail
  • Aragoiera: Engañapastors
  • Katalana: Cuereta blanca
  • Galegoa: Lavandera branca
  • Alemaniarra: Bachstelze
  • Italiarra: Ballerina bianca

Deskribapena

Gure artean bizi den txoririk ezagunenetakoa da buztanikara zuria, gure herri, errepide eta soroetan maiz aurkituko duguna. Etengabe gora-behera mugitzen duen isats luzeari esker, erraz identifikatuko dugu buztanikara. Euskarazko izenik arruntenak ere buztan luze horren etengabeko mugimenduarekin lotuta daude, besteak beste, buztanikara, eperdikara edo buztanluzea.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan ez ezik, gizakiagandik gertu ere aurkituko dugu askotan: golf zelaietan, teilatuetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan,...

Entzun

Banaketa mapa

Motacilla alba distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Apaiztxori Bidasoa Beherea
Buztainka Donostialdea, Urola-Kostaldea
Buztalinkera Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Buztanika Debagoiena, Urola-Kostaldea
Buztanikara Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Buztanluze Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Plentzia-Mungia
Damatxori Goierri
Eperdikara Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Errekatxori Gernika-Bermeo, Durangaldea, Arrati Nerbioi, Goierri, Tolosaldea
Ildotxori Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea
Itzain-txori Hego Lapurdiko Hirigunea
Karreteratxori Baztanaldea
Labradore Debabarrena
Txirrita Donostialdea
Urtxori Donostialdea, Goierri
Amabirjinatxori Goierri
Andarri
Azpixuri
Fuñika
Hazitxori Xiberoa herri alkargoa
Ipurdantzari
Isipuluze Tolosaldea
Kuliskara
Lurtxori
Miarritz
Negutxori
Pinpintxori
Poistarika
Señorita Tolosaldea
Txantxaloka
Tximita
Tximuntxu
Txintxin

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.