Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Turdidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Buztanzuri, Ipurzuri, Lurtxori, Otatxori, Txinbo buztanzuri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Collalba gris
  • Frantsesa: Traquet motteux
  • Ingelesa: Northern Wheatear
  • Aragoiera: Cudiblanca
  • Katalana: Còlit gris
  • Galegoa: Chasco cincento
  • Alemaniera: Steinschmätzer
  • Italiera: Culbianco olartico

Deskribapena

Buztanzuriari bere ipurdi-buztan aldeak ematen dio izena. Txantxangorria baino zertxobait handiagoa den hegazti honek ipurtalde eta buztan zuria ditu, buztan muturrean T beltz batekin. Horretan berdinak dira arra eta emea, baina gainontzean kolorez biziagoa da arra, gehienbat udan, bere bizkarralde urdinkara, bular laranja-arre eta antifaz beltzarekin. Udazkenean emearen antz handiagoa hartzen du eta orduan nabarrak dira emea zein arra.

Euskal Herrian

Batez ere migratzailea Euskal Herrian, baina badira gurean kumatzen duten bikoteak ere, batez ere zenbait mendi-lerrotako larreetan. Neguan Afrikara joaten da hurrengo udaberrira arte.

Entzun

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Buztanzuri Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Gernika-Bermeo, Estellerriko Ekialdea, Urola-Kostaldea
Ipurzuri Tolosaldea, Donostialdea, Gorbeia Inguruak
Lurtxori Baztanaldea, Debagoiena, Tolosaldea
Otatxori Durangaldea, Debabarrena, Goierri, Tolosaldea
Txinbo buztanzuri Lea Artibai, Debabarrena, Durangaldea
Azpizuri Zuberoa
Guztalanzuri Estellerriko Ekialdea
Hegalzuri Zuberoa
Kanpotxori Lea Artibai
Lurzuri Auñamendi
Pintxa Goierri
Txitxi Urola-Kostaldea
Untxitxori

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.