Andreas Eichler GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Eichler GFDL CC-BY-SA-3.0

Enara arrunta (Hirundo rustica)

Hirundinidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Ainara, Ainhia, Azpizuri, Beletxiko, Bragaro, Elai, Enabera, Enara, Erlai, Ernara, Hegabera, Hegoazpizuri, Iñara, Ipurzuri, Kulentriña, Mitxigu, Ninera, Txenara, Zagaro.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Golondrina común
  • Frantsesa: Hirondelle rustique
  • Ingelesa: Barn Swallow
  • Aragoiera: Bolandrina
  • Katalana: Oreneta
  • Galegoa: Andoriña común
  • Alemaniera: Rauchschwalbe
  • Italiera: Rondine

Deskribapena

Hegazti polit eta dotorea. Bizkarralde urdinkara dauka, buru gorria eta sabelalde zuria. Bi sexuak oso antzekoak dira. Buztan luzea dute, sarde itxurakoa. Hegalari trebe eta arinak; intsektu hegalariak jaten dituzte. Gizakiarengandik gertu bizi dira, normalean, eta korta zein atarietako sabaietan egiten dituzte euren habiak, lokatz pilotatxoak erabilita.

Euskal Herrian

Euskal Herri osoan aurkituko dugu, udaberritik udazkenera bitartean, gehienetan landa inguruetako giza eraikinetara lotuta (baserri, abeletxe, eta abar).

Entzun

Banaketa mapa

Hirundo rustica distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Ainara Euskal Herria, Zuberoa, Bizkaia, Baztanaldea, Zaraitzu, Erronkari-Zaraitzu
Ainhia Xiberoa herri alkargoa
Azpizuri Debagoiena, Bidasoa Garaia, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea
Beletxiko
Bragaro
Elai Durangaldea, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Euskal Herria, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia
Enabera Goierri
Enara Euskal Herria, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Aralarko Iparraldea, Goierri, Arabako Lautada, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Gernika-Bermeo
Erlai Durangaldea, Debagoiena
Ernara Lea Artibai, Debabarrena, Durangaldea
Hegabera Arrati Nerbioi, Debagoiena
Hegoazpizuri Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak
Iñara Nafarroa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Urola-Kostaldea, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea, Sakana
Ipurzuri Gorbeia Inguruak
Kulentriña Debagoiena
Mitxigu Donostialdea
Ninera Auñamendi
Txenara Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri
Zagaro
Ainganera Araba
Arrandera
Egano Aralarko Iparraldea
Elaga
Golondrina Durangaldea, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Aezkoa, Zaraitzu, Erronkari-Zaraitzu
Hegoatxa-txori
Kiñuri
Txio Debagoiena
Txirrin-txori Debabarrena
Txorierre Arrati Nerbioi
Xoribeltx Hego Lapurdiko Hirigunea

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.