Adam Kumiszcza GFDL CC-BY-SA-3.0
Adam Kumiszcza GFDL CC-BY-SA-3.0

Etxe-txolarrea (Passer domesticus)

Passeridae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Abadetxori, Artatxori, Burgoi, Dorretxori, Eliza-txori, Errota-txori, Etxe-txolarre, Etxe-txori, Ganbara-txori, Garaitxori, Gorrioi, Herri-txori, Hormatxori, Kaletxori, Kurloi, Lapurtxori, Larretxori, Lastatxori, Metatxori, Mokomotz, Murrutxori, Pardel, Paretatxori, Parratxori, Patxizar, Teilatxori, Ttau-ttau, Txolarre, Txorilapur, Txorimotz, Txorrotxori, Txuer.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Gorrión común
  • Frantsesa: Moineau domestique
  • Ingelesa: House Sparrow
  • Aragoiera: Gurrión de canalera
  • Katalana: Pardal comú
  • Galegoa: Pardal común
  • Alemaniarra: Haussperling
  • Italiarra: Passera Europea

Deskribapena

Txori txiki eta ezaguna, gure herri eta kaleetan bizi dena. Izan ere, giza eraikinei lotuta bizi da ia beti. Arre kolorekoa da gainetik eta zuri-grisa azpitik. Arrak buru gorria dauka eta bularralde beltza. Txori ausart eta lotsagabea, geldi egoten ez dakiena.

Euskal Herrian

Euskal Herrian arrunta da. Eskualde guztietan aurkituko dugu urte guztian zehar eta habiagile arrunta da, nahiz eta azken urteotan bere populazioek beherantz egin duten inguru askotan.

Entzun

Banaketa mapa

Passer domesticus distribution map

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Abadetxori Lea Artibai
Artatxori Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia
Burgoi Durangaldea, Goierri
Dorretxori Tolosaldea, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo
Eliza-txori Durangaldea, Debagoiena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Urola-Kostaldea, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa
Errota-txori Donostialdea
Etxe-txolarre
Etxe-txori Baztanaldea, Bidasoa Garaia, Ultzamaldea, Goierri, Tolosaldea
Ganbara-txori
Garaitxori
Gorrioi Bidasoa Beherea, Debagoiena, Goierri
Herri-txori
Hormatxori Tolosaldea, Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Durangaldea
Kaletxori Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri
Kurloi Gernika-Bermeo, Durangaldea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Lea Artibai
Lapurtxori Goierri
Larretxori Debabarrena
Lastatxori
Metatxori Xiberoa herri alkargoa
Mokomotz Urola-Kostaldea, Goierri
Murrutxori Garazi-Baigorri herri elkargoa
Pardel Lea Artibai
Paretatxori Donostialdea, Bortziriak, Bidasoa Beherea, Urola-Kostaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea
Parratxori
Patxizar Debabarrena, Urola-Kostaldea
Teilatxori Arrati Nerbioi
Ttau-ttau Bidasoa Beherea, Donostialdea
Txolarre Donostialdea, Urola-Kostaldea
Txorilapur Urola-Kostaldea
Txorimotz Urola-Kostaldea
Txorrotxori Urola-Kostaldea
Txuer Debabarrena
Etxe-txolarre - ALDATZEKO
Galartxori
Galtxori
Garraio
Karatxori
Karrato
Kurroka
Kurullo
Lurtxori Urola-Kostaldea
Txirlu
Txorilarri

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.