Steve Polkinghorne GFDL CC-BY-SA-3.0
Steve Polkinghorne GFDL CC-BY-SA-3.0

Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)

Fringillidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Amabirjinatxori, Azpigorri, Brisko-txori, Fiu, Frutabatzaile, Guadalupe-txori, Hazibatzaile, Lorebatzaile, Lorejale, Loretxori, Mertxika-txori, Moreta, Motabatzaile, Motatxori, Muxikatxori, Neguta erreal, Neguta gorri, Papargorri, Paranda gorri, Pepetanbor, Pipitajale, Sunsun, Tuluma, Txonta, Txonta erreal, Txorigorri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Camachuelo común
  • Frantsesa: Bouvreuil pivoine
  • Ingelesa: Eurasian Bullfinch
  • Aragoiera: Cardenal
  • Katalana: Pinsà borroner
  • Galegoa: Cardeal común
  • Alemaniarra: Gimpel
  • Italiarra: Ciuffolotto

Deskribapena

Txonta eta karnabaren taldeko hegaztia (fringilidoa), lepamotx bezain mokomotxa. Arra eta emea nahiko ezberdinak dira, arrak kolore arroxa-laranja bizikoa baitu sabelaldea; gainontzean, baina, nahiko antzeko dira sexu biak: buru beltza, bizkarralde grisa, ipurtalde zuria eta buztan beltza.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan, batez ere alderdirik hezeenetan eta garaiera batetik gorako eremuetan.

Entzun

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Amabirjinatxori Debagoiena, Goierri
Azpigorri Donostialdea, Urola-Kostaldea
Brisko-txori Lea Artibai
Fiu Debagoiena, Goierri
Frutabatzaile Durangaldea, Debabarrena
Guadalupe-txori Bidasoa Beherea
Hazibatzaile Debabarrena
Lorebatzaile Debagoiena, Debabarrena, Gorbeia Inguruak
Lorejale Debagoiena
Loretxori Urola-Kostaldea
Mertxika-txori
Moreta Tolosaldea, Donostialdea, Debabarrena, Goierri
Motabatzaile Debagoiena, Debabarrena
Motatxori Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri
Muxikatxori Tolosaldea
Neguta erreal Debagoiena
Neguta gorri Debagoiena
Papargorri Lea Artibai, Debagoiena, Debabarrena, Arrati Nerbioi
Paranda gorri Debabarrena
Pepetanbor Lea Artibai, Debabarrena
Pipitajale Baztanaldea
Sunsun Donostialdea
Tuluma Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak
Txonta Durangaldea, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Lea Artibai
Txonta erreal Durangaldea, Debagoiena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia
Txorigorri Urola-Kostaldea, Gorbeia Inguruak, Goierri, Bidasoa Garaia
Elurtxori Xiberoa herri alkargoa
Gailupa
Herio-txori
Kui Urola-Kostaldea
Martinpolit Urola-Kostaldea
Mendi-paranda Urola-Kostaldea
Motagorri Urola-Kostaldea
Murruba
Muta Debagoiena
Paranda amerikano Urola-Kostaldea
Paranda erreal Debabarrena
Pintxan erreal Urola-Kostaldea
Puntabatzaile Debabarrena
Purloi
Ttuka
Txori oilar
Txuin Gorbeia Inguruak

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.