S?awek Staszczuk GFDL CC-BY-SA-3.0
S?awek Staszczuk GFDL CC-BY-SA-3.0

Kaskabeltz handia (Parus major)

Paridae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Amilotx, Burubeltz, Kaskabeltz, Pepetxin, Sagarxori, Sahats-txori, Txamilotx, Tximuritza, Tximutx, Txinbo burubeltz, Txori burubeltz.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Carbonero común
  • Frantsesa: Mésange charbonnière
  • Ingelesa: Eurasian Great Tit
  • Aragoiera: Chincharana
  • Katalana: Mallarenga carbonera
  • Galegoa: Ferreiriño real
  • Alemaniera: Kohlmeise
  • Italiera: Cinciallegra

Deskribapena

Bere kasko beltz eta bular horiarekin, kaskabeltz handia ezin da beste espezie bakar batekin ere nahastu. Arrunta da gure baso eta arboladietan, baita gizakiarengandik gertu ere, hiri, berdegune, parke eta abarretan.

Euskal Herrian

Urte guztian bizi da Euskal Herrian; ez da migratzailea. Habiagile arrunta da.

Entzun

Banaketa mapa

Parus major distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Amilotx Lea Artibai, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia, Bilbo Handia, Debabarrena
Burubeltz Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Urola-Kostaldea
Kaskabeltz Donostialdea, Debabarrena, Gipuzkoa, Baztanaldea, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea
Pepetxin Plentzia-Mungia, Bilbo Handia
Sagarxori Baztanaldea
Sahats-txori Hego Lapurdiko Hirigunea
Txamilotx Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Durangaldea, Gernika-Bermeo
Tximuritza Gipuzkoa
Tximutx Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Gorbeia Inguruak, Arrati Nerbioi
Txinbo burubeltz Debabarrena
Txori burubeltz Xiberoa herri alkargoa, Goierri
Bedatsetxori Zuberoa
Gaztatxori Sakana
Kardelina Bidasoa Garaia
Kaskaiñeta
Txikirrisa Bizkaia
Tximiritxa Euskal Herria
Txindorri baltz
Txorabil
Zerrentxori

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.