Andresa Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andresa Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Kurrilo arrunta (Grus grus)

Gruidae, Gruiformeak

Beste izen batzuk: Grulla, Kurlo, Kurrilo, Lertsun.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Grulla comùn
  • Frantsesa: Grue cendrée
  • Ingelesa: Common Crane
  • Aragoiera: Gruda
  • Katalana: Grua
  • Galegoa: Grou común
  • Alemaniarra: Kranich
  • Italiarra: Gru

Deskribapena

Hegazti handi eta hankaluzea, metrotik gorako garaierakoa eta 2 metro inguruko hego-zabalera duena. Gris kolorekoa da, sama beltz eta kasko gorriarekin. Hegoen muturrak ere ilunak ditu. Udaberri eta udazkenean migrazioan datorrenean oso ohiko da bere soinu ezaguna entzutea: kruu-kruu-kruu...

Euskal Herrian

Europa iparraldean kumatzen du. Negua, berriz, Afrika iparraldean eta Iberiar Penintsulan igarotzen du. Euskal Herrian, gehienbat migrazio garaian ikusiko dugu, gure buruen gainean talde handietan hegan. Neguan zehar ere nahiko arrunta da ale batzuk aurkitzea gure lurraldean, batez ere Nafarroa hegoaldean. Euskal Herritik gertu, Landetan eta Aragoin ere, ale ugari geratzen dira negua igarotzen.

Entzun

Banaketa mapa

Grus grus distribution map

Bideoa - Kurriloak Nafarroan (2015)

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Grulla Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Gorbeia Inguruak, Lea Artibai
Kurlo Lea Artibai, Xiberoa herri alkargoa, Gernika-Bermeo
Kurrilo Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea
Lertsun Hego Lapurdiko Hirigunea, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Bidasoa Garaia
Itsas-antzar
Kurrika
Txugarima

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.