Andreas Eichler GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Eichler GFDL CC-BY-SA-3.0

Mika (Pica pica)

Corvidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Fika, Marika, Mika, Pika, Pikaraza, Pita.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Urraca común
  • Frantsesa: Pie bavarde
  • Ingelesa: Eurasian Magpie
  • Aragoiera: Garza
  • Katalana: Garsa
  • Galegoa: Pega común
  • Alemaniera: Elster
  • Italiera: Gazza comune europea

Deskribapena

Mika ezingo dugu nahastu beste hegaztiren batekin. Bere kolore zuri-beltza nahastezina da. Beleen taldekoa da, argia eta gregarioa. Moko sendoa du eta buztan luzea. Hegazti bizi eta omniboroa, ondo egokitzen da ia-ia edozein ingurunetara.

Euskal Herrian

Euskal Herrian habiagile arrunta da eta urte osoan zehar ikusi ahalko dugu, Pirinioetatik hasi eta Erriberaraino. Hala ere, barrualdean arruntagoa da kostaldeko zenbait eskualdetan baino.

Entzun

Banaketa mapa

Pica pica distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Fika Bizkaia, Hego Lapurdiko Hirigunea
Marika Gorbeia Inguruak
Mika Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Plentzia-Mungia
Pika Donostialdea, Zuberoa, Bizkaia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa
Pikaraza Auñamendi, Ultzamaldea
Pita Ultzamaldea
Kankanote
Karraka Sakana
Laparda Bilbo Handia
Lapurtxori Bilbo Handia
Malpika Erronkari-Zaraitzu
Urraka Auñamendi, Arrati Nerbioi, Aezkoa

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.