Charlesjsharp GFDL CC-BY-SA-3.0
Charlesjsharp GFDL CC-BY-SA-3.0

Okil berdea (Picus viridis)

Picidae, Piziformeak

Beste izen batzuk: Katatxori, Kokil, Okil, Okilo, Tokil, Ükhül.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Pito real euroasiático
  • Frantsesa: Pic vert
  • Ingelesa: Eurasian Green Woodpecker
  • Aragoiera: Picaguazero
  • Katalana: Picot verd
  • Galegoa: Peto verdeal
  • Alemaniarra: Grünspecht
  • Italiarra: Picchio verde

Deskribapena

Okil ertain-handia, bere kolore berdearengatik erraz ezagutuko duguna. Burua gorria dute eta ipurgaina horizka. Gazteak motadunak izaten dira. Zuhaiztiei lotuta bizi dira, baina nahiko arrunta da lurrean janari bila ari dela ikustea.

Euskal Herrian

Euskal Herrian ikusi daitezkeen okilen arteko ugariena, hedadura zabala dauka gure artean. Urte guztian zehar ikusiko dugu. Habiagile arrunta da.

Entzun

Banaketa mapa

Picus viridis distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Katatxori
Kokil Baztanaldea, Ultzamaldea
Okil Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea, Plentzia-Mungia
Okilo Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Garazi-Baigorri herri elkargoa
Tokil Baztanaldea
Ükhül Xiberoa herri alkargoa
Aotzilari
Arbola-zilazale
Egur-arraiatzaile
Egurkin txori
Kozkotari
Malgor zulatzaile

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.