Andrew GFDL CC-BY-SA-3.0

Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola)

Turdidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Bistretxa, Istra, Karkapitta, Larretxori, Mugatxori, Munatxori, Otatxori, Pitxartxar, Tratra, Txartxara, Txinbo karkar, Txintxarta.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Tarabilla común
  • Frantsesa: Tarier pâtre
  • Ingelesa: European Stonechat
  • Aragoiera: Albardero
  • Katalana: Bitxac comú
  • Galegoa: Chasco común
  • Alemaniera: Schwarzkehlchen
  • Italiera: Saltimpalo

Deskribapena

Zelai, larre eta sastrakadietan bizi den txori intsektujalea. Arra eta emea nahiko ezberdinak dira; lehena gorri-zuri-beltza den bitartean, emearen koloreak askoz apalagoak dira (arre gorrizkak). Txantxangorriaren neurri eta tankerakoa, txaparrote eta hegalaburra.

Euskal Herrian

Euskal Herrian habiagile arrunta da. Gurean bizi diren aleak ez dira migratzaileak; urte guztian zehar ikusiko ditugu.

Entzun

Bideoa - Pitxartxar arra eta emea, ehizan

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Bistretxa Gernika-Bermeo
Istra Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri, Gorbeia Inguruak
Karkapitta Donostialdea
Larretxori Bidasoa Beherea, Baztanaldea
Mugatxori Debabarrena
Munatxori Debagoiena
Otatxori Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Baztanaldea, Tolosaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea
Pitxartxar Euskal Herria, Bizkaia, Bilbo Handia
Tratra Donostialdea
Txartxara Lea Artibai, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Goierri
Txinbo karkar Debabarrena
Txintxarta Durangaldea, Plentzia-Mungia, Bizkaia, Bilbo Handia, Euskal Herria
Buztanzuri Lea Artibai
Fitator Bilbo Handia
Intxar Debagoiena
Iratxori Euskal Herria
Kalaka
Lurtxori Tolosaldea
Pintxa
Sasitxori Goierri
Sastratxori Durangaldea
Solotxori Lea Artibai, Bizkaia, Euskal Herria
Txarraskala Urola-Kostaldea
Txifrasta Debagoiena
Txintxinper Gernika-Bermeo
Txirta Lea Artibai
Txistro Debagoiena

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.