Pau Artigas GFDL CC-BY-SA-3.0
Pau Artigas GFDL CC-BY-SA-3.0

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Apodidae, Mikropodiformeak

Beste izen batzuk: Abijoi, Ainhara beltz, Apeztxori, Arrantxori, Artxilloi, Belentzario, Beltxijoi, Bentzajo, Brintzario, Elai beltz, Elizelai, Eliztxori, Enara beltz, Enara handi, Erlai, Ermitario, Hegabera beltz, Irrigo, Kañabra, Kanpantxori, Kataka, Kirrillo, Kirriskillo, Kirrizkarro, Kriku, Martin, Mitxigu, Sorbeltz, Txenara beltz, Txio, Txirri, Txirribirri, Txirrin, Txirriño, Txirrio, Txirritxaldo, Xoribeltx, Zirringilo, Zirrizkilo.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Vencejo común
  • Frantsesa: Martinet noir
  • Ingelesa: Common Swift
  • Aragoiera: Falzeta
  • Katalana: Falciot negre
  • Galegoa: Cirrio común
  • Alemaniarra: Mauersegler
  • Italiarra: Rondone comune

Deskribapena

Airean bizitzera erabat egokitutako hegaztiak dira, hanka labur eta hego indartsuekin. Bizitzaren zatirik handiena hegan igarotzen dute; bizitzako zeregin gehienak hegan ari direla egiten dituzte, jan, edan eta baita lo egin ere. Sorbeltz arruntak, beste sorbeltzekin alderatuta (sorbeltz arrea edo malkar-sorbeltza), bere kolorearengatik ezagutuko dugu, beltz-beltza baita goitik zein behetik. Itxurarengatik enarekin nahasten den arren, beste talde bateko hegaztiak dira sorbeltz edo zirringiloak.

Euskal Herrian

Sorbeltz arrunta udan bakarrik aurkituko dugu Euskal Herrian. Maiatza hasieran etortzen da gurera kumatzera; behin kumaldia amaituta, abuztu hasieran, berriro itzultzen da Afrikara, non urtearen zatirik handiena igaroko duen.

Entzun

Banaketa mapa

Apus apus distribution map

Abestia - "Txirringilu festa" (Elduain, Tolosaldea)

Hona hemen Elduainen (Tolosaldea) jasotako abestia. Sorbeltzari "txirringilua" (zirringiloa) deitzen zaio bertan eta garai batean abesti hau kantatzen zuten herriko umeek. Neskatilen bertsioa hauxe omen zen:

Txirringilu festa
Elduainen gizonik ezta
Berastegin den bakarra
galtzak lotzeko gauza eztana.

Bazen beste aldaera bat, mutilen artekoa, dirudienez, non azkenengo lerroan hauxe abesten zen: jotzeko gauza eztana.

Mila esker Koldo Oriari honen berri ematearren.

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Abijoi Durangaldea, Debabarrena
Ainhara beltz Xiberoa herri alkargoa
Apeztxori
Arrantxori Urola-Kostaldea, Goierri
Artxilloi Debagoiena
Belentzario Lea Artibai
Beltxijoi Lea Artibai, Debagoiena
Bentzajo Lea Artibai, Debagoiena, Urola-Kostaldea
Brintzario Durangaldea
Elai beltz Durangaldea, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo
Elizelai
Eliztxori
Enara beltz Debabarrena, Lea Artibai, Goierri, Urola-Kostaldea, Baztanaldea, Tolosaldea
Enara handi Goierri
Erlai Debagoiena, Gorbeia Inguruak
Ermitario Durangaldea
Hegabera beltz Debagoiena, Goierri
Irrigo Donostialdea
Kañabra Bidasoa Garaia
Kanpantxori Debagoiena
Kataka Debabarrena, Urola-Kostaldea
Kirrillo
Kirriskillo Bidasoa Beherea, Lea Artibai
Kirrizkarro Lea Artibai
Kriku
Martin Hego Lapurdiko Hirigunea
Mitxigu Tolosaldea, Donostialdea, Urola-Kostaldea
Sorbeltz
Txenara beltz Urola-Kostaldea, Goierri
Txio Debagoiena
Txirri Durangaldea, Debabarrena, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia
Txirribirri Durangaldea
Txirrin Debabarrena, Ultzamaldea
Txirriño
Txirrio
Txirritxaldo Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Xoribeltx Hego Lapurdiko Hirigunea
Zirringilo Bidasoa Beherea, Tolosaldea, Urola-Kostaldea, Goierri
Zirrizkilo Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Amiloxori
Belatxiko
Burgoi
Giberri
Inara-sagu
Irra-irra
Kaletxori Debabarrena
Kirrikilla
Torretxori
Txarrapatari
Txirrindero
Txirrista
Txirte
Udatxori
Zerrentxori

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.