Pierre Selim GFDL CC-BY-SA-3.0
Pierre Selim GFDL CC-BY-SA-3.0

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Turdidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Anttonpapargorri, Antxogorri, Lepogorri, Papargorri, Papogorri, Txantxako, Txantxango, Txantxangorri, Txindor, Txotxolongorri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Petirrojo
  • Frantsesa: Rougegorge familier
  • Ingelesa: European Robin
  • Aragoiera: Papirroi
  • Katalana: Pit-roig
  • Galegoa: Paporrubio
  • Alemaniarra: Rotkehlchen
  • Italiarra: Pettirosso europeo

Deskribapena

Hegazti ezaguna, bere bularralde gorri nahastezinarekin. Txori pottokoa, sendoa, moko zorrotzekoa. Gazteak arreak dira, tantoz josiak. Ar-emeak berdinak dira.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan (gehiago lurralde hezeetan oso idorretan baino), eta urte guztian zehar ikusi dezakegu. Neguan bere populazioak gora egiten du, Europa iparraldeko hotzetik ihesi datozen txoriak ere gerturatzen zaizkigulako.

Entzun

Banaketa mapa

Erithacus rubecula distribution map

Bideoa - Txantxangorria potzu batean bainatzen

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Anttonpapargorri Baztanaldea
Antxogorri
Lepogorri Bidasoa Garaia
Papargorri Lea Artibai, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Arrati Nerbioi, Durangaldea
Papogorri Baztanaldea, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea
Txantxako Lea Artibai
Txantxango Debagoiena
Txantxangorri Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea
Txindor Durangaldea, Arrati Nerbioi, Plentzia-Mungia, Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Txotxolongorri
Antxolongorri
Bulargorri
Lebatxori
Papatx
Parpar
Txantxalangorri
Txantxingorri Arrati Nerbioi, Debagoiena
Txintxagorri
Txintxiri
Xafrantxist
Zintzurgorri

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.