Sylvain Haye GFDL CC-BY-SA-3.0
Sylvain Haye GFDL CC-BY-SA-3.0

Txepetxa (Troglodytes troglodytes)

Troglodytidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Aiñarrapitterra, Amiaputika, Epetx, Erregetxopit, Errepetita, Larrepittitta, Txepetx.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Chochín común
  • Frantsesa: Troglodyte mignon
  • Ingelesa: Eurasian Wren
  • Aragoiera: Rei d'as barzas
  • Katalana: Cargolet
  • Galegoa: Carriza común
  • Alemaniarra: Zaunkönig
  • Italiarra: Scricciolo

Deskribapena

Europako txoririk txikienetakoa dugu txepetxa (10 cm eta 10 g inguru). Hala ere, oso ezaguna euskaldunontzat, antzinako ipuin eta kondairetan sarri aipatzen dena. Gorrizka da, moko fin eta zorrotzekoa. Buztan laburra dauka, gehienetan zut-zut daramana. Txori ausart eta urduria, gizakiongana hurbiltzeko beldurrik ez duena. Horregatik, sarri ikusiko dugu gugandik gertu, xomorro, larba eta bestelako ornogabeak ehizatzen. Ikusi ez ezik, entzun ere erraz egingo dugu hain bereizgarri duen kantu ozen, landu eta errepikakorra.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da Euskal Herriko eskualde ia-ia guztietan. Urte guztian zehar ikusiko dugu.

Entzun

Banaketa mapa

Troglodytes troglodytes distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Aiñarrapitterra Baztanaldea
Amiaputika
Epetx Baztanaldea
Erregetxopit Xiberoa herri alkargoa
Errepetita Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Garazi-Baigorri herri elkargoa
Larrepittitta Hego Lapurdiko Hirigunea
Txepetx Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea, Plentzia-Mungia
Amandi
Amurutxo
Erberatzaile
Herritterri
Ñañarrapittika
Ñartxori
Percha
Pettittarrege
Petxa
Txori errege

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.