Bart Botje GFDL CC-BY-SA-3.0
Bart Botje GFDL CC-BY-SA-3.0

Txio horia (Phylloscopus trochilus)

Sylviidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Txio hori.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Mosquitero musical
  • Frantsesa: Pouillot fitis
  • Ingelesa: Willow Warbler
  • Aragoiera: Mosqueta
  • Katalana: Mosquiter de passa
  • Galegoa: Picafollas musical
  • Alemaniarra: Fitis
  • Italiarra: Luì grosso

Deskribapena

Euskal Herrian bereziki migrazio garaian ikusten dugun espeziea. Bikote gutxi batzuk habia ere egiten dute gurean, baina gehienbat udaberriko eta udazkeneko paseetan ikusiko ditugu, baita milaka eta milaka ikusi ere, garai horietan oso arrunta baita, Europako populazioak gure mendietan barrena igarotzen direnean. Euskal Herrian ikusten ditugun gainontzeko txioen estilo beretsukoa da, txikia, urduria, arre-horizkara... Txio horia bereizteko, beharbada, kolorea da adierazgarriena, izenak iradokitzen duen moduan, gainontzeko espezieak baino horixeagoa delako, oro har. Bekain horia ere nabarmentzekoa da. Txio arruntarekin eta Txio iberiarrarekin alderatuta, gainera, hankak argiagoak dira (beltzak beste bietan).

Entzun

Banaketa mapa

Phylloscopus trochilus distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Txio hori
Eltxojale azpiori

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.

Oharrak

Txioen kasuan, euskarazko bertako izen arruntek ez dituzte espezieak bereizten. Hau da, oro har, informatzaileek izen berbera darabilte txio guztientzat. Hortaz, txioen izenen herriz herriko zerrenda ikusteko, jo ezazue Txio arruntaren fitxara.