Slawek Staszczuk GFDL CC-BY-SA-3.0
Slawek Staszczuk GFDL CC-BY-SA-3.0

Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)

Phalacrocoracidae, Pelekaniformeak

Beste izen batzuk: Babarroso, Bolborin, Gabarroso, Potorro, Sakillo, Ubarroi.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Cormorán grande
  • Frantsesa: Grand Cormoran
  • Ingelesa: Great Cormorant
  • Aragoiera: Gallo marino
  • Katalana: Corb marí gros
  • Galegoa: Corvo mariño grande
  • Alemaniarra: Kormoran
  • Italiarra: Marangone

Deskribapena

Hegazti itsastar ezaguna, bere kolore beltzarengatik erraz ezagutuko duguna. Neurriz handi samarra, lepo zabal eta luzeduna, eta moko sendoduna. Ale gazteek bularralde argia daukate; helduen buruko zenbait luma ere zuritu egiten dira kumaldian.

Euskal Herrian

Ubarroi mottodunak (P. aristotelis) ez bezala, ubarroi handiak (P. carbo) ez du Euskal Herrian kumatzen. Gurean ikusiko ditugun ale guztiak, beraz, migratzaileak izango dira, hara-hona dabiltzan ale gazteak sarri askotan. Hala ere, urte guztian zehar ikus ditzakegu ubarroiak Euskal Herriko kostalde, padura eta urtegietan.

Entzun

Banaketa mapa

Phalacrocorax carbo distribution map

Bideoa - Ubarroi handia (Ingurumena EJ)

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Babarroso
Bolborin Bidasoa Beherea
Gabarroso Baztanaldea, Urola-Kostaldea, Lea Artibai
Potorro
Sakillo Lea Artibai, Urola-Kostaldea
Ubarroi Urola-Kostaldea
Balantxori Debabarrena
Gotzurri
Itsas-bele
Kormorai Donostialdea, Urola-Kostaldea
Puianta

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.