Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Zanga (Morus bassanus)

Sulidae, Pelekaniformeak

Beste izen batzuk: Broju, Glope, Kofre, Kopla, Zanga.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Alcatraz
  • Frantsesa: Fou de Bassan
  • Ingelesa: Northern Gannet
  • Aragoiera: -
  • Katalana: Mascarell
  • Galegoa: Mascato común
  • Alemaniera: Basstölpel
  • Italiera: Sula

Deskribapena

Euskal kostaldeko hegaztirik eder eta handienetakoa da. Pelikanoen talde berekoa, Ipar Atlantikoan dago hedatua. Metro beteko garaiera, eta 1,75 metroko hego-zabalera. Hego luze eta zorrotzak, punta beltzekoak; luma zuriak eta buru horixka; buztan bereizgarria. Gazteak nabarrak dira.

Euskal Herrian

Euskal Herrian ez du kumatzen. Batez ere migrazio sasoia aurkituko ditugu, eguraldi txarrarekin baita kostatik gertu ere.

Entzun

Banaketa mapa

Morus bassanus distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Broju Bidasoa Beherea, Hego Lapurdiko Hirigunea
Glope Urola-Kostaldea
Kofre Lea Artibai, Debabarrena, Gernika-Bermeo
Kopla Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Zanga Euskal Herria, Donostialdea, Urola-Kostaldea
Ansar Bizkaia
Astorro
Broina Zuberoa
Kapenari

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.