Marek Szczepanek GFDL CC-BY-SA-3.0
Marek Szczepanek GFDL CC-BY-SA-3.0

Zapelatz arrunta (Buteo buteo)

Accipitridae, Akzipitriformeak

Beste izen batzuk: Abendu, Abendu arre, Albitz-arrai, Apobelatz, Arraipardo, Arranbeltz, Arratoi-gabilloi, Buzoka, Hatxarrano, Kalfarro, Kapelats, Saiarre, Saimotz, Sarapardo, Txitalapur, Zapelari, Zapelatz.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Busardo ratonero
  • Frantsesa: Buse variable
  • Ingelesa: Common buzzard
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Alica d'os postes
  • Katalana: Aligot comú
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Miñato común
  • Alemaniera: Mäusebussard
  • Italiera: Poiana comune

Deskribapena

Euskal Herriko harraparirik ohikoena. Oro har arrea, bular aldean eta hegopeetan luma zurixka batzuekin. Dena dela, kolorazioa nahiko aldagarria da eta askoz ale argiagoak ere ikusi daitezke tarteka (gehienbat Europa iparraldetik datozenen artean). Sarri ikusi ohi da errepide bazterretako zutabe edota argi-indar zutoinetan lasai asko pausaturik.

Euskal Herrian

Euskal Herrian urte guztian zehar ikusi daiteke, eta ia lurralde guztian zehar bizi da, Nafarroako Erriberako zenbait txokotan izan ezik. Izan ere, Euskal Herriko paisaia, egokia da hegazti honentzat eta itsas-bazterretik goi-mendietara, eta hegoaldeko zuhaiztietaraino zabaltzen da. Migrazio garaian Europako beste lurralde batzuetako aleak ere iristen dira Euskal Herrira. Migrazio-garaian ikusten direnez gain, Euskal Herrian habiagile arrunta da eta espeziearen egungo egoera ona da. Bereziki kostaldeko eskualdeetako baso eta arboladietan bizi da. Hegoalderantz goazelarik, gero eta urriago bilakatzen da.

Entzun

Banaketa mapa

Buteo buteo distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Abendu Lea Artibai, Debabarrena
Abendu arre Lea Artibai
Albitz-arrai Gernika-Bermeo
Apobelatz Nafarroa Beherea, Basabürüa, Arbaila, Zuberoa
Arraipardo Durangaldea, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Goierri, Arrati Nerbioi
Arranbeltz Debagoiena, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri
Arratoi-gabilloi Durangaldea
Buzoka Lapurdi Garaia, Auñamendi, Arberoa-Iholdi, Baigorri-Ortzaize
Hatxarrano Plentzia-Mungia
Kalfarro Araba, Auñamendi, Iruñerria, Estellerriko Ekialdea, Aezkoa, Ultzamaldea, Zaraitzu, Sakana, Erronkari-Zaraitzu
Kapelats Sakana
Saiarre Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Saimotz
Sarapardo Durangaldea, Bilbo Handia
Txitalapur Lea Artibai, Debabarrena, Gernika-Bermeo
Zapelari Debabarrena, Goierri, Arabako Lautada
Zapelatz Donostialdea, Debabarrena, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Gipuzkoa, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea
Arbitamoso
Arrai Debabarrena, Bilbo Handia
Basakapoi
Gabillara Lea Artibai
Gabilloi Lea Artibai, Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo
Mirantz Bizkaia
Miru Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Lea Artibai, Plentzia-Mungia

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.