"Burundako txoriak" gehitu ditugu gure datu-basera, Koldo Zuazok Urdiainen jasotako zerrenda

2022-11-28

"Burundako txoriak" gehitu ditugu gure datu-basera, Koldo Zuazok Urdiainen jasotako zerrenda

Koldo Zuazo hizkuntzalari eta dialektologoak Urdiaingo hiztegia biltzen jaso ditu azkenengo urteak. Lan horren emaitza da aurten argitaratu duen Burundako Hiztegia liburua (EHU, 2022). Hiztegi horretan jasotako txori-izenak ekarri ditugu gure datu-base honetara.

Hona hemen Zuazok jaso dituen txori-izenak: agilia ‘arranoa’, alanbre txoria ‘kalandra’, apiztxoria ‘buztanikara’, arranua ‘saia’, baseperra ‘eperra’, basoilarra, bekadia ‘oilagorra’, bekazinia ‘istingorra’, belia ‘belea’, birigarro haundia eta txikia, burubeltxa ‘kaskabeltz handia’, buztangorria, buztanluzia ‘buztanluzea’, eliztxoria edo herritxoria ‘txolarrea’, elur txoria ‘txonta’, eperra ‘galeperra’, exkuxua edo ezkilusua ‘eskinosoa’, faisana ‘faisaia’, frankolina, gabilan haundia edo uso jatailia ‘gabiraia’, gabilan txikia, galar belia ‘okil beltza’, garzia ‘koartza’, haragi belia ‘erroia’, hegaberia ‘hegabera’, hontza, hontz belarriduna eta hontz haundia, inaria ‘sorbeltza’, inara papartxuria ‘enara’, kapelatsa ‘zapelatza’, klabelin txori polita ‘karnaba’, kukua, kurrilua ‘kurriloa’, lur txoria ‘uda txirta’, martin peskadoria ‘martin arrantzalea’, mirua edo txita jatailia, okila, papargorria edo ttattalangorria ‘txantxangorria’, pikaratza edo txorinabarra ‘mika’, pikomotxa ‘txirrixkila arrunta’, pinpintxoria ‘txonta’, pitxarra ‘pitxartxarra’, sonbel txoria ‘amilotx mottoduna’, sorgintxoria ‘txepetxa’, tordantxa ‘arabazozoa’, torkazia ‘pagausoa’, tortolia ‘usapala’, ttauttaua ‘apo-hontza’, txoa, txorbeltxa ‘zozoa’, txorijalia ‘antzandobia’, usua ‘usoa’, zuritia ‘txoloma’.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Koldo Zuazori Urdiainen jasotako txori-izenen laburpena helarazi digulako, mila esker!