Pierre Dalous GFDL CC-BY-SA-3.0
Pierre Dalous GFDL CC-BY-SA-3.0

Basoilo txikia (Tetrax tetrax)

Otididae, Gruiformeak

Beste izen batzuk: (Kanpoko) faisan, Abetarda, Alkaban zuri, Basoilo, Gineako oilo, Habanako oilo, Indieper, Mendioilo.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Sisón
  • Frantsesa: Outarde canepetière
  • Ingelesa: Little Bustard
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Sisote
  • Katalana: Sisó
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Sisón
  • Alemaniera: Zwergtrappe
  • Italiera: Gallina prataiola

Euskal Herrian

Garai batean ugaria zen Europa osoko labore-sailetan eta belardietan. Gure nagusiek ere ondo gogoratzen dute garai batean sarri ikusten zituztela basoiloak euren baserri pareko lurretan. Gaur egun, ostera, izugarri murriztu dira bere populazioak Europan, eta zer esanik ez Euskal Herrian. Migrazioan zehar ikusi daitezkeen ale solte batzuk izan ezik, Nafarroa hegoaldean geratzen dira gure lurraldeko azken basoilo apurrak. Ikus beheko bideoa basoilo txikiaren egoeraz (italieraz).

Entzun

Banaketa mapa

Tetrax tetrax distribution map

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Bideoa - Basoiloa galzorian Europan

Basoiloa arrunta zen Europa osoko belardi eta labore-sailetan duela hamarkada gutxi. Gaur egun erabat urritu da eta gero eta arraroagoa da ikustea. Are gehiago Euskal Herrian (banaka batzuk besterik ez dira geratzen Nafarroa hegoaldean). Bideo honek ondo laburbiltzen du basoiloaren egoera eta baita bere bizimodua ere. Italieraz dago, baina uste dugu merezi duela.

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
(Kanpoko) faisan Durangaldea
Abetarda Lea Artibai, Debagoiena, Goierri
Alkaban zuri Urola-Kostaldea
Basoilo Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Lapurdi Garaia, Tolosaldea
Gineako oilo Lea Artibai
Habanako oilo Lea Artibai
Indieper Durangaldea, Debagoiena, Plentzia-Mungia, Gorbeia Inguruak, Bilbo Handia
Mendioilo Lea Artibai, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri
Ahatezuri Urola-Kostaldea
Antxulunta Bizkaia
Bare-akai Euskal Herria
Basoilar Basabürüa
Frankolin txiki Debagoiena
Gioi erreal Bidasoa Beherea
Heganagi
Hegazti lurtar
Itsas-eper Zuberoa
Larroilo
Pasaera Urola-Kostaldea
Rasa-oilo
Sisoi Lea Artibai
Soropil-oilo

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.