Julio Reis GFDL CC-BY-SA-3.0
Julio Reis GFDL CC-BY-SA-3.0

Ekaitz-txori txikia (Hydrobates pelagicus)

Hydrobatidae, Prozelariformeak

Beste izen batzuk: Bilabarrika, Marakatz, Matxiplaka, Milabarrika, Plakatx.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Paiño común
  • Frantsesa: Océanite tempête
  • Ingelesa: European Storm-Petrel
  • Aragoiera: Gurrión marino
  • Katalana: Ocell de tempesta
  • Galegoa: Paiño pequeno
  • Alemaniarra: Sturmschwalbe
  • Italiarra: Uccello delle tempeste

Deskribapena

Itsas-txori txiki eta iluna, ipurtalde zuriarekin. Hanka palmeatu eta laburrak ditu, lehorreko bizitzarako batere aproposak ez direnak. Prozelariformeen taldeko espeziea (albatrosak, gabaiak,...) eta Hydrobates generoko bakarra da. Gure artean bizi diren hegazti itsastarren artean txikiena. Hegazti pelagikoa eta gautarra da, neurri handi batean. Olatu artean dabilen enara txiki baten antza dauka itsasoan ikusten dugunean.

Euskal Herrian

Ozeano Atlantiko eta Mediterranear itsasoko uharteetan bizi den hegaztia da. Euskal Herrian kolonia txiki bat geratzen da. Urte osoan zehar ikusi daiteke, baina beti itsaso zabalean eta oso bakan.

Entzun

Banaketa mapa

Hydrobates pelagicus distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Bilabarrika Urola-Kostaldea
Marakatz Bidasoa Beherea
Matxiplaka Lea Artibai
Milabarrika Lea Artibai, Urola-Kostaldea
Plakatx Debabarrena
Azeitero
Deabruxka
Ekaitz-hegazti
Ekaitz-txirrin
Ekaitz-txori
Ermu-xoxo Urola-Kostaldea
Gaio
Galerna-xori
Kakajantzaile Lea Artibai
Kakalamika Lea Artibai
Txirrin
Ugera-txori

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.