Aelwyn GFDL CC-BY-SA-3.0

Lepitzulia (Jynx torquilla)

Picidae, Piziformeak

Beste izen batzuk: Frantses okil, Inurrijale, Okil txiki, Okiltxori, Txinbo erreal.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Torcecuello
  • Frantsesa: Torcol fourmilier
  • Ingelesa: Eurasian Wryneck
  • Aragoiera: -
  • Katalana: Colltort comú, Formiguer
  • Galegoa: Peto formigueiro
  • Alemaniera: Wendehals
  • Italiera: Torcicollo

Deskribapena

Okilen taldeko kide berezi samarra dugu lepitzulia. Hasteko, ez dituelako zuhaitz-enborrak mokoaz zulatzen; bestalde, okil gehienek baino denbora gehiago igarotzen duelako lurrean elikatzen, hain gogoko dituen inurriak jaten, batez ere. Kolore aldetik ere ez da okil gehienak bezain deigarria. Alderantziz, kolorazio kriptikoa dute lepitzuliek eta zaila izaten da enbor baten dagoela ikusi ahal izatea, hain da adarren antzekoa. Habia enbor-zuloetan egiten du (gehienetan beste okil batzuek egindako zuloetan), eta bizi ere basoetan bizi da nagusiki, intsektuaz janez, gehienbat harrak eta inurriak, bere mihi luze likinarekin harrapatzen dituenak. Ez da erraza ikusten, baina bai ordea entzuten, arrankatu ezinik dagoen auto baten zarata egiten duelarik.

Euskal Herrian

Euskal Herriko ia-ia eskualde guztietan bizi da lepitzulia, betiere zuhaiztiak baldin baditu bere inguruan. Negua Afrikan igaro ondoren udaberriarekin batera etortzen da Europara eta udazkenean berriro itzultzen da hegoalderantz.

Entzun

Banaketa mapa

Jynx torquilla distribution map

Lepitzulia, lepoa itzularazten

Erasoren bat jasaten duenean, lepitzuliak jokaera berezia dauka: lepoa luzatu eta ezker-eskuin mugitzen hasten da, suge baten itxura imitatuz, txistua joten hasiz. Erasotzaile gehienek, suge baten aurrean egon daitezkeela pentsatuta eta ikaraturik, ihes egiten dute.

Lepitzulia, kantuan eta habian

Lepitzulia bere habia zaintzen

Okiletan ohiko denez, lepitzuliek ere enborretako zuloetan egiten dute habia.

Euskarazko izendegia

Aldaera Eskualdea
Frantses okil Debagoiena
Inurrijale Debagoiena, Debabarrena
Okil txiki Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Okiltxori Tolosaldea, Debagoiena, Urola-Kostaldea, Gorbeia Inguruak
Txinbo erreal Durangaldea, Debabarrena
Inurri-txori
Karkar
Kotoker
Lepitzuli
Txori ero

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.