Noel Reynolds GFDL CC-BY-SA-3.0
Noel Reynolds GFDL CC-BY-SA-3.0

Miru gorria (Milvus milvus)

Accipitridae, Akzipitriformeak

Beste izen batzuk: Arraigorri, Buztanbiko, Buztansarde, Buztanurkila, Ilhantxa, Makailao, Miru (gorri), Miru (zuri), Mirurkila, Mirurkula, Miura, Paseko (arrai/gabiroi...), Ülhantxa, Zapelatz gorri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Milano real
  • Frantsesa: Milan royal
  • Ingelesa: Red kite
  • Aragoiera: Esparbero abadexero
  • Katalana: Milà reial
  • Galegoa: Miñato real
  • Alemaniera: Rotmilan
  • Italiera: Nibbio reale

Entzun

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Hegazti harrapakariak: arranoa, buitrea, apobelatza, ülhantxa…

Bideoa - Miru gorria (Ingurumena EJ)

Kontakizuna - Ülhaintsaren nigarrak

Kontakizuntto bat heben, miru, edo guk diogun bezala "ülhaintsaz". Baserritar batek galdegin zidan ea banakien zergatik ülhaintsak uda betan kuintaz edo negarrez ari ziren (ezen bere esanetan ülhaints horren karrankak, negarra oroitarazten beteion). Eta berak esan: "Duela aspaldi txoriek hitz egiten zuten. Urtaldi bateko udaran, lehortea izan zen. Txoriek hurik ezin ediren. orduan txori guziak bildu ziren, eta erabaki, bakoitzak bere egin ahalak egin behar zituela iturriak bilatzeko. Denek baietza eman omen zuten, ülhaintsak ezik. Jarrera honen gaztigatzeko, txori biltzarrak, ûlhaintsa kondenatu zuen udara hurik gabe pasatzera. Geroztik da omen uztail agorriletan zeruan bueltaka ari, negarrez, hura ezin bilatu!"

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Arraigorri Arrati Nerbioi, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Goierri
Buztanbiko Gorbeia Inguruak, Goierri
Buztansarde Urola-Kostaldea
Buztanurkila Euskal Herria, Debagoiena
Ilhantxa Nafarroa Beherea, Zuberoa, Xiberoa herri alkargoa
Makailao Lea Artibai
Miru (gorri) Bizkaia, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea, Sakana, Plentzia-Mungia, Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Arabako Lautada, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa, Aezkoa, Zaraitzu
Miru (zuri) Donostialdea, Arrati Nerbioi
Mirurkila Debagoiena
Mirurkula Lea Artibai, Debagoiena
Miura Urola-Kostaldea
Paseko (arrai/gabiroi...) Durangaldea, Debagoiena, Goierri
Ülhantxa Zuberoa, Xiberoa herri alkargoa, Bizkaia
Zapelatz gorri Urola-Kostaldea
Isats-sardedun Urola-Kostaldea
Kuzturkuilo
Oilojantzale Sakana
Urkila Debagoiena
Uso-borrero

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.