Alastair Rae GFDL CC-BY-SA-3.0
Alastair Rae GFDL CC-BY-SA-3.0

Okil beltza (Dryocopus martius)

Picidae, Piziformeak

Beste izen batzuk: Kokil beltz, Okil beltz, Okil handi, Ükhül beltz.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Picamaderos negro
  • Frantsesa: Pic noir
  • Ingelesa: Black Woodpecker
  • Aragoiera: Picaguazero negro
  • Katalana: Picot negre
  • Galegoa: Peto negro
  • Alemaniera: Schwarzspecht
  • Italiera: Picchio nero

Deskribapena

Euskal Herrian ditugun 7 okil espezie edo pizidoetatik handiena dugu okil beltza. Beharbada, baita ikusgarriena ere, bere luma beltz-beltzaz eta gangar gorri biziaz. Ia-ia bele baten neurrikoa da, eta ikusgarria da zuhaitz-gerrietan gora eskalatzen ikustea. Gainontzeko okilak baino lerden eta dotoreagoa ere bada, jarrera tenteagoarekin eta lepo fin luzeagoarekin. Zalapartari samarra ere bada bere joan-etorrietan, eta ikusi ez ezik, entzun ere sarri entzungo dugu.

Euskal Herrian

Okil beltzak banaketa zabala du Eurasian barrena, Galizian hasi eta Japoniaraino. Hala ere, Euskal Herriko populazioa bere eremuko muga-mugan dago eta, orain gutxira arte, populazio txiki samarra zeukan gure lurraldean. Azken 30 urteotan, ordea, naturan gutxitan ikusten den hedatze-prozesu bizkorra izan du eta ezezaguna zen eskualdeetara iritsi da. Duela gutxira arte oso zaila zen okil beltza ikustea gure basorik gehienetan. Zuberoa-Nafarroako mendi isolatuetan gordeta bizi zen. Baina azken urteotan nahiko hedapen zabala eta azkarra izan du, eta gero eta arruntagoa da gainontzeko lurraldeetan ere ikustea, baita Bilbo, Baiona edo Donostia bezalako kostaldeko hiriburuetatik gertu ere. Euskal Herriko lurralderik idorrenetan (Arabako lautada, arabar errioxa eta Nafarroa hegoaldea) zein Iparraldeko paraje lauetan bakarrik falta da.

Entzun

Banaketa mapa

Dryocopus martius distribution map

Bideoa - Okil beltza (Ingurumena EJ)

Okil beltza Euskal Herrian

Aitor Montes naturzalearen bideoa.

Euskarazko izendegia

Aldaera Eskualdea
Kokil beltz Ultzamaldea
Okil beltz Tolosaldea, Donostialdea, Debagoiena, Goierri, Bidasoa Garaia
Okil handi Donostialdea
Ükhül beltz Xiberoa herri alkargoa
Galarbele
Martxo-xori

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.

Oharrak

Okilek euskaraz jasotzen dituzten izenak ikusteko, jo okil berdearen orrialdera.