Ron Knight GFDL CC-BY-SA-3.0
Ron Knight GFDL CC-BY-SA-3.0

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)

Sylviidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Burubeltz, Kaskabeltz, Lahartzatxori, Marugatxori, Pikutxori, Sasitxinbo, Sasitxori, Txat, Tximutxa, Txinbo, Txinbo burubeltz, Txinbo kaskabeltz, Txirabo.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Curruca capirotada
  • Frantsesa: Fauvette à tête noire
  • Ingelesa: Blackcap
  • Aragoiera: Papafiga
  • Katalana: Tallarol da casquet
  • Galegoa: Papuxa das amoras
  • Alemaniarra: Mönchsgrasmücke
  • Italiarra: Capinera

Deskribapena

Neurri ertain-txikiko txoritxoa (13-15 cm), Sylvia generoko ugariena. Kantari alaia, sarri ikusiko dugu zuhaitz eta sastraka artean jauzika, intsektu eta fruitu bila dabilen bitartean. Oro har arre-gris kolorekoa, buru gaineko lumengatik bereiziko ditugu: kaskabeltzak dira arran, kaskagorriak emeak (eta gazteak).

Euskal Herrian

Urte guztian bizi da gure artean. Arrunta (eta nahiko ugaria) da Euskal Herriko eskualderik gehienetan.

Entzun

Banaketa mapa

Sylvia atricapilla distribution map

Bideoa - Txinbo kaskabeltza, arra eta emea (Ingurumena EJ)

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Burubeltz Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Urola-Kostaldea, Hego Lapurdiko Hirigunea, Tolosaldea
Kaskabeltz Debagoiena, Urola-Kostaldea
Lahartzatxori Arrati Nerbioi
Marugatxori
Pikutxori Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Garaia, Lea Artibai, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Sasitxinbo Durangaldea
Sasitxori Debabarrena
Txat Gorbeia Inguruak
Tximutxa Debagoiena
Txinbo Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Plentzia-Mungia
Txinbo burubeltz Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Txinbo kaskabeltz Urola-Kostaldea
Txirabo Donostialdea
Intsusa-txori
Kapar-xori
Moreta Bidasoa Beherea
Txio

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.