Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0
Andreas Trepte GFDL CC-BY-SA-3.0

Urubia (Strix aluco)

Strigidae, Estrijiformeak

Beste izen batzuk: Basontz, Gauerdiko mozolo, Gaumotz, Gauontz, Gautxori, Hegazti motx, Hontz, Huntz, Mozolo, Txorisorgin.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Cárabo
  • Frantsesa: Chouette hulotte
  • Ingelesa: Tawny Owl
  • Aragoiera: Crabero
  • Katalana: Gamarús
  • Galegoa: Avelaiona común
  • Alemaniarra: Waldkauz
  • Italiarra: Allocco

Deskribapena

Gure hegazti gautarren artean ugari eta ezagunena, bere u-hu-hu jostalariarekin alaitzen dizkigu gauak. Arboladietan kumatzen du, askotan herri eta hiriguneetatik gertu edo baita herriguneetan bertan ere.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan. Urte guztian zehar aurkitu dezakegu. Negu udaberrian entzungo dugu errazago, kumaldi sasoiarekin batera.

Entzun

Banaketa mapa

Strix aluco distribution map

Euskarazko izendegia

Izena Eskualdea
Basontz
Gauerdiko mozolo Debabarrena
Gaumotz
Gauontz Lea Artibai, Debabarrena, Gernika-Bermeo
Gautxori Debagoiena
Hegazti motx
Hontz Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea
Huntz Bidasoa Garaia, Baztanaldea, Garazi-Baigorri herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea, Xiberoa herri alkargoa, Hazparneko Lurraldea herri elkargoa
Mozolo Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia
Txorisorgin
Adiakari
Basoilo
Elbo
Kaheka
Karabo
Kattako Bidasoa Beherea
Mendi-hontz
Oihulari
Txirrista
Urubi
Zumai

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.