Helmy oved GFDL CC-BY-SA-3.0
Helmy oved GFDL CC-BY-SA-3.0

Txio lepazuria (Phylloscopus bonelli)

Sylviidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Txio lepazuri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Mosquitero papialbo
  • Frantsesa: Pouillot de Bonelli
  • Ingelesa: Bonelli's warbler
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Mosqueta
  • Katalana: Mosquiter pàl·lid
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Picafollas de Bonelli
  • Alemaniera: Berglaubsänger
  • Italiera: Luì bianco

Deskribapena

Gure inguruan ikusi daitezkeen 5 txio espezieen artean argiena, bere papar zurizka nahiko argigarria baita gainontzeko espezieekin ezberdintzeko. Gainera, hegoetan luma berdexkak nabarmentzen zaizkio. Kantua ere oso ezberdina dauka gainontzeko txioekin alderatuta.

Euskal Herrian

Euskal Herrian udan agertzen da. Kostatik hurbil zailagoa da ikustea; barrualdean ugariagoa da, gehienbat Araba eta Nafarroako ameztietan.

Entzun

Euskarazko izendegia

Oharrak

Txioen kasuan, euskarazko bertako izen arruntek ez dituzte espezieak bereizten. Hau da, oro har, informatzaileek izen berbera darabilte txio guztientzat. Hortaz, txioen izenen herriz herriko zerrenda ikusteko, jo ezazue Txio arruntaren fitxara.

Aldaera Eskualdea
Txio lepazuri

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.