Albisteak
"Burundako txoriak" gehitu ditugu gure datu-basera, Koldo Zuazok Urdiainen jasotako zerrenda
2022-11-28
Koldo Zuazo hizkuntzalari eta dialektologoak Urdiaingo hiztegia biltzen jaso ditu azkenengo urteak. Lan horren emaitza da aurten argitaratu duen Burundako Hiztegia liburua (EHU, 2022). Hiztegi horretan jasotako txori-izenak ekarri ditugu gure datu-base honetara.
Zaraitzuko, Zuberoako, Lapurdiko eta Hernaniko txori-izenen zerrenda berriak
2022-3-14
Azken urteotako hustuketa bibliografikoarekin jarraitzen dugu, hango eta hemengo hiztegi eta lanetan azaltzen diren txori-izenak jaso eta Txoriak.eus webgune honetara ekarriz. Azken asteotan ondorengo lanen hustuketa egin dugu: Zaraitzuko hiztegia (Arana, 2001), Le basque de la Basse-Soule orientale (Larrasquet, 1939), Gure florari eta faunari begira (Sanz-Azkue eta Agirre, 2021) eta Les oiseaux de Sare (Duvert, argitaratu gabea).
Bilboko txori-izenak XIX. mende amaieran (Arriaga, 1896)
2021-12-12
Emiliano Arriaga bilbotarrak (Bilbo, 1844) oso ohar etnolinguistiko interesgarriak laga zizkigun bere Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto liburuan (1896). Liburu horretan agertzen diren txori-izenen hustuketa egin eta Txoriak.eus webguneko datu-basera honetara gehitu ditut.
Erreferentzia historiko gehiago txori-izenen datu-basera
2019-11-10
Txoriak.eus webgune honetan jasotzen ditugun txori-izen gehien-gehienak ahoz jasotakoak dira, baina tarteka liburuetan aurkitzen ditugun txori-izen batzuk ere ekartzen ditugu, batez ere interes historiko eta linguistikoa baldin badute. Oraingo honetan, beste 7 lanetan jasotako txori-izenak jaso ditugu. Denetik dago, azterketa dialektologikoak, artikulu zaharrak, eskualde erdaldunduetan jasotako euskal jatorriko txori-izenak, eta 1677 gidaliburu bat. Guztira berrehundik gora sarrera berri gehitu ditugu datu-basera.
"Berriatuko hizkeraren zenbait alderdi" liburuko txori-izenak ekarri ditugu gure datu-basera
2019-10-1
2011an argitaratu zuen Itziar Aramaio ikerlariak "Berriatuko hizkeraren zenbait alderdi" liburua. 368 orrialdeko lan mardula da Aramaiok kaleratu zuena, Berriatuko (Lea-Artibai, Bizkaia) hizkeraren alderdi nagusiak batuz. Tartean baita hainbat txori-izen ere, oraingo honetan Txoriak.eus-eko datu-basera gehitu ditugunak, lehendik genituen ehunka izenen zerrenda aberastera datozenak.
Dozena bat txori-espezie berriren informazioa gehitu dugu TxoriakEUS webgunera
2018-5-18
Gutxika-gutxika edukia gehitzen jarraitzen dugu Txoriak.eus webgune honetara. Azken egunotan, esate baterako, 12 espezieren fitxak bistaratu ditugu, euren oinarrizko informazioarekin, audio eta bideoekin, eta Euskal Herrian barrena jaso dizkiegun izenekin. Besteak bestek, lepitzulia, sasitxoria, txioa lepazuria, amiltxoria eta errekatxindorra izan dira bistaratu ditugun espezie berriak.
Txorierri eta Mungialdeko txori-izen batzuk gehiago Txoriak.eus-eko datu-basera
2018-3-10
Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik argitaratutako liburua da Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara (EHU, 2016). Haren hustuketa bat egin dugu eta zenbait izen gehitu gure datu-basera.
Txoriak.eus proiektuaz berbetan, Bizkaia Irratian
2017-3-17
Aste honetan Bizkaia Irratira gonbidatu gaituzte Txoriak.eus webgunearen inguruko informazioa emateko. Sarean ere jarri dute irratsaioa, eta hementxe entzungai. Eskerrik asko Bizkaia Irratiari.
Zazpi txori-espezie berri argitaratu ditugu: txilinporta, sai zuria, mokozabala, zikoina,...
2017-2-27
Gutxika-gutxika edukia gehitzen jarraitzen dugu eta azken egunotan beste 7 hegaztiren fitxak aktibatu eta argitaratu ditugu gure webgunean.
Txoriak.eus aurkeztu dugu, Euskal Herriko txorien fitxen eta euskarazko izenen datu-basea
2017-2-16
Webgune honen asmoa da Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa ematea, alderdi bi jorratuz: ornitologiarena eta, batez ere, ornitonimiarena (txori izenena, alegia). Hartara, ondare naturala eta linguistiko-kulturala uztartuta landu gura dira. Alor semantiko zinez aberatsa da hegaztiena, eta gazteen artean erabat galzorian dagoena, transmisioa etenda eta estandarreko formak (batzuetan okerrak direnak) erabat nagusituta. Txorien fitxen bitartez, beraz, hegaztien izendegia jaso eta berreskuratu nahi da eta, bide batez, Euskal Herriko hegazti-espezieen inguruko informazio ornitologokoa euskaraz emateko ahalegin bat ere egin dugu, ez baita erraza sarean eta euskaraz ornitologiaren inguruko informazio larregirik aurkitzea.
Euskal Batzorde Ornitologikoa sortu da
2016-10-3
2016ko Hegaztien Nazioarteko Eguna aprobetxatuz aurkezten da Euskal Batzorde Ornitologikoa. Organo independientea, inolako erakunderen menpe ez dagoena eta izaera zientifiko zein teknikoa izango duena. Bere jarduera nagusia izango da Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti espezieen zerrenda ofiziala zehaztea eta Hegazti Bitxien Batzorde bat eratzea. Batzordearen erronka da EAEko hegaztien inguruko ezagutza hobetzea eta lurralde honetan ikusten diren espezie irregular edo ustekabekoen behaketak jaso eta homologatzea.
Azkoitia eta Azpeitia inguruko txori izenak
2013-10-10
Urola eskualde barrualdeko sei herrietan (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Beizama, Zestoa eta Aizarnazabal) jasotako txori eta hegazti izenak.
Txolarrea, hormatxoria, artatxoria,... Txori honen zenbait sinonimo eta euren hedadura.
2013-3-3
Maite Goñiren #gaurkoHitza ekimenean txoritxo bati egokitu zaio gaurkoan, "txolarreari". Berak ondo dioen moduan, hainbat sinonimo ditu txori txiki ezagun honek. Izan ere, leku gutxitan deitzen zaio berez "txolarrea".
Sorbeltza (Apus apus), euskal izenak
2006-6-5
Iazko mezu batean aipatu nuen gai hau. Eibarren abijoia deitzen diogu gaztelaniazko vencejori (Apus apus), gaur egungo euskaraz sorbeltz deitzen dioten horri. Txori ezaguna izanda, ia-ia herri bakoitzean izen ezberdina dauka.
Saiak, Arranoak eta Putreak
2006-5-25
Azken urteotan izugarri zabaldu eta hedatu da sai hitza. Ikastolei eta hedabideei esker, Euskal Herriko txoko gehienetan ezagutzen dugu gaur egun saia zer den, buitrea.