Alpo Roikola GFDL CC-BY-SA-3.0
Alpo Roikola GFDL CC-BY-SA-3.0

Txio txistularia (Phylloscopus sibilatrix)

Sylviidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Txio txistulari.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Mosquitero silbador
  • Frantsesa: Pouillot siffleur
  • Ingelesa: Wood warbler
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Mosqueta
  • Katalana: Mosquiter xiulaire
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Picafollas asubiador
  • Alemaniera: Waldlaubsänger
  • Italiera: Luì verde

Deskribapena

Europa erdi eta iparraldeko basoetako txori arrunta, gure inguruan oso tarteka ikusiko duguna. Gainontzeko txio espezieen antzekoa da. Kasu honetan, pixkat handiagoa da eta bularraldeko koloreak nahiko bereizgarriak dira, papar hori bizia eta sabelalde zuri garbia oso deigarri direlako beste txio espezieekin alderatuz gero.

Euskal Herrian

Migrazio garaian bakarrik ikusi daiteke Euskal Herrian, eta oso kopuru txikietan betiere. Europa erdialdean kumatzen da; negua, berriz, Afrikan igarotzen du.

Entzun

Banaketa mapa

Phylloscopus sibilatrix distribution map

Txio txistularia txistuka

Euskarazko izendegia

Oharrak

Txioen kasuan, euskarazko bertako izen arruntek ez dituzte espezieak bereizten. Hau da, oro har, informatzaileek izen berbera darabilte txio guztientzat. Hortaz, txioen izenen herriz herriko zerrenda ikusteko, jo ezazue Txio arruntaren fitxara.

Aldaera Eskualdea
Txio txistulari

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.