Belchite - El Planerón erreserba ornitologikoa

Europa mendebaldeko esteparik interesgarriena da Aragoiko Monegros. Beste inon aurkituko ez ditugun ingurunea, flora eta fauna aurkitu daitezke Zaragoza eta Huesca artean dagoen paraje ikusgarri honetan.

SEOk erosi zuen 1991ean.

Informazio erabilgarria

  • Lekua: Reserva Ornitológica de El Planerón, Belchite (Zaragoza, Espainia).
  • Babes maila: Ez dauka.
  • Nola joan:
  • Noiz joan: udan izan ezik, edozein urtarotan bisitatu daiteke. Hala ere, garairik onena otsailetik apirilera bitartean da hegazti esteparioak ikusi ahal izateko.
  • Espezie interesgarrienak: portugalgo pirripioa, ganga azpibeltza, ganga azpizuria, atalarra, arrano beltza, sai zuria, txoriandreak, kalandria,

 

 Ez dago bisitarien harreralekurik, ez behategirik. Nahiko eremu zabala. Merezi du oinez egitea zati batzuk, baina autoz ere egin behar dira zati batzuk, eremu guztia ikusi ahal izateko. Pista-sare zabal samarra dago, nahiko egoera onean.