Uraren Parkea, Zaragoza
Zaragoza (Aragoi, Espainia) hiriburu alboan dagoen parke zabala. Ebro ibaiak Zaragozara iritsi aurretik egiten duen zigi-zaga bat aprobetxatuta, Zaragozako udalak Parque del Agua Luis Buñuel sortu zuen 2008ko Exporako. Behin Expoa amaituta, Europako parke handienetako bihurtu da.
Hirigunetik gertu dagoen parkea izan arren, bioaniztasun handiko ingurua da. Ardeidak arruntak dira (ia espezie guztiak ikus daitezke bertan urtean zehar), pagausoak nonahi agertzen dira, landa-txolarre populazio polita dago, urretxoriak eta erlatxoriak ere arruntak dira eta, oro har, lezkadiei eta ingurune urtarrei lotutako hainbat espezie interesgarri erraz samar ikus daitezke, besteak beste, dilindaria, errekatxindorra, urretxindorra, txirritxoak, eta abar.
Informazio erabilgarria
- Lekua: Uraren parkea, Zaragoza.
- Babes maila: Ez dauka.
- Nolan joan: lekua bisitatzeko ez dago inolako arazorik. Doako parking handi bat dago Ebro ibaia gurutzaten duen zubipean. Handik, 3-4 km inguruko ibilbidea egin daiteke, inolako zailtasunik gabea.
- Noiz joan: udaberria da garairik onena, migrazioan eta kumaldian txori txiki ugari aurkituko ditugulako, baina urte osoan zehar da interesgarria.
- Espezie interesgarrienak: erlatxoria, lezkari karratxina, urretxindorra, errekatxindorra, dilindaria, landa-txolarrea, miru beltza, urretxoria, euli-txori beltza, txirritxo txikia.