Aliota handia (Gavia immer)
Gaviidae, Gabiiformeak
Beste izen batzuk: Gabarroso, Pirta, Sakillo.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Colimbo grande
- Frantsesa: Plongeon huard
- Ingelesa: Common Loon
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Gabia gran
- Katalana: Calàbria grossa
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Mobella grande
- Alemaniera: Eistaucher
- Italiera: Strolaga maggiore
Deskribapena
Hegazti itsastarra, Amerika eta Europa iparraldeko kostaldeetan bizi eta ugaltzen da. Neurri ertain-handikoa, gutxi gora-behera antzar baten parekoa. Moko luze eta zuzena dauka, hanka palmeatuak eta buztan laburra. Kolore zuri-beltza dauka, nagusiki beltza gainetik eta zuria azpialdetik. Kumaldian kolore biziagoa dauka, batez ere lepo aldean, baina neguan gris-zurixka da gehienbat (goiko argazkikoa bezalakoa). Igerilari eta murgilari handiak dira.
Euskal Herrian
Euskal Herrian neguan bakarrik ikusiko ditugu, Europa iparraldeko lurraldeetako hotzetatik ihesi jaisten direnean. Nahiko ohiko dira kostaldeko paduretan (Txingudin, esate baterako), zein gure itsas herrietako kaietan (Donostian, Getarian,...).
Entzun
Banaketa mapa
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Gabarroso | Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Zuberoa | AldJ (1918) AzpJM (1986) CasJ (1989) |
Pirta | MugJ (1986) | |
Sakillo | Urola-Kostaldea | |
Aliota | SanP (1908) AldJ (1918) Aran (1961) |
|
Igerile | Bizkaia | LabE (1895) MugJ (1986) |
Ikomelau | Lea Artibai |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.