Argi-oilarra (Upupa epops)
Upupidae, Koraziformeak
Beste izen batzuk: Argi-oilar, Basoilar, Bedatse-oilar, Kiribi-oilar, Marti-oilar, Martxoilar, Sanmartin-oilar.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Abubilla
- Frantsesa: Huppe fasciée
- Ingelesa: Eurasian Hoopoe
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Puput
- Katalana: Puput
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Bubela
- Alemaniera: Wiedehopf
- Italiera: Upupa
Deskribapena
Neurri ertaineko hegaztia, gorputz laranja eta hego-isats zuri-beltzekoa. Bere gangar handiarengatik eta kantu errepikakorrarengatik (u-pu-pu) ezagutuko dugu.
Euskal Herrian
Hegazti migratzailea, Afrikan igarotzen du negua. Euskal Herriko eskualderik lehorrenetan aurkituko dugu errazen; gainontzean, migrazioko joan-etorrietan ikusiko dugu.
Entzun
Banaketa mapa
Lekukotasuna - Ahotsak.eus
Bideoa - Argi-oilarra habian
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Argi-oilar | Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Tolosaldea | SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) LeiA60 (1960) Aran (1961) SanJ (1978) GonM (1979) LeiA83 (1983) ZufJ88 (1988) UgaM (1995) ZufJ98 (1998) ZuaK2013 (2013) SanI2021 (2021) |
Basoilar | Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Gernika-Bermeo, Zuberoa, Baigorri-Ortzaize, Lea Artibai, Lapurdi Garaia, Basabürüa, Sakana, Plentzia-Mungia | IztJ (1847) LabE (1895) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) LarJ1939 (1939) GalA (1981) AzpJM (1986) ArrG (1988) GamI90 (1990) GamI93 (1993) GamI97 (1997) GamI99 (1999) GamI00 (2000) GamI01c (2001) GamI01a (2001) GamI01b (2001) GamI02a (2002) GamI02b (2002) GamI05a (2005) GamI05b (2005) MarA (2006) EtxJM (2009) AraI2011 (2011) DuvM (2015) ZuaK2021 (2021) ZuaK2022 (2022) |
Bedatse-oilar | Basabürüa | |
Kiribi-oilar | Debagoiena, Gorbeia Inguruak | IzaK94 (1994) |
Marti-oilar | Plentzia-Mungia | GamI93 (1993) |
Martxoilar | Zuberoa, Bizkaia | LabE (1895) AldJ (1918) EliJ (1923) CasJ (1989) |
Sanmartin-oilar | Zuberoa, Ultzamaldea, Bidasoa Garaia | CasJ (1989) |
Erbi-oilar | AzkRM (1905) MugP (1965) |
|
Gabi-oilar | Debagoiena | |
Gayo | Sakana | KarR (1991) |
Kukurusta | Lapurdi Garaia, Euskal Herria, Bizkaia | Uzei (-datarik gabe-) IztJ (1847) LabE (1895) AldJ (1918) EliJ (1923) DuvM (2015) |
Lurtxori | AzkRM (1905) MugP (1965) |
|
Mendioilar | AraT (1909) | |
Oilar-txori | Arrati Nerbioi | |
Pupu | MugP (1965) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.