
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus)
Accipitridae, Akzipitriformeak
Beste izen batzuk: Arrano arrantzale.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Águila pescadora
- Frantsesa: Balbuzard pêcheur
- Ingelesa: Osprey
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: -
- Katalana: Àguila pescadora
- Astur Leonesa: Águila pescadora
- Galegoa: Aguia pescadora
- Alemaniera: Fischadler
- Italiera: Falco pescatore
Deskribapena
150-170 cm-ko hego-zabalera duen hegazti espezialista da arrano arrantzalea, arrainekin elikatzen baita ia soilik. Gainaldea marroi iluna dauka eta azpialdea zurixka; buruan marra bereizgarriak ditu. Hankak eta erpeak oso indartsuak dira, arrantzarako egokituta. Itsasaldean edo aintzira zabaletan aurkituko dugu. Munduko ia kontinente guztietan aurkituko dugu.
Euskal Herrian
Ale gehienak migratzaileak dira, udaberrian etortzen dira eta udazkenean Afrika aldera itzuli. Hainbat urtez oso urria izan da gure herrialdean, baina azken urteotan gero eta ohikoagoa da arrano arrantzaleak ikustea Euskal Herrian, gehienbat kostaldeko padura eta itsas adarretan.
Entzun
Banaketa mapa

Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Arrano arrantzale | Aran (1961) | |
Itsas arrano | IztJ (1847) AldJ (1918) EliJ (1923) AluJ (Data ezezaguna) |
|
Tetel-txori | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.