Basoilo txikia (Tetrax tetrax)
Otididae, Gruiformeak
Beste izen batzuk: (Kanpoko) faisan, Abetarda, Alkaban zuri, Basoilo, Gineako oilo, Habanako oilo, Indieper, Mendioilo.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Sisón
- Frantsesa: Outarde canepetière
- Ingelesa: Little Bustard
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Sisote
- Katalana: Sisó
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Sisón
- Alemaniera: Zwergtrappe
- Italiera: Gallina prataiola
Euskal Herrian
Garai batean ugaria zen Europa osoko labore-sailetan eta belardietan. Gure nagusiek ere ondo gogoratzen dute garai batean sarri ikusten zituztela basoiloak euren baserri pareko lurretan. Gaur egun, ostera, izugarri murriztu dira bere populazioak Europan, eta zer esanik ez Euskal Herrian. Migrazioan zehar ikusi daitezkeen ale solte batzuk izan ezik, Nafarroa hegoaldean geratzen dira gure lurraldeko azken basoilo apurrak. Ikus beheko bideoa basoilo txikiaren egoeraz (italieraz).
Entzun
Banaketa mapa
Lekukotasuna - Ahotsak.eus
Bideoa - Basoiloa galzorian Europan
Basoiloa arrunta zen Europa osoko belardi eta labore-sailetan duela hamarkada gutxi. Gaur egun erabat urritu da eta gero eta arraroagoa da ikustea. Are gehiago Euskal Herrian (banaka batzuk besterik ez dira geratzen Nafarroa hegoaldean). Bideo honek ondo laburbiltzen du basoiloaren egoera eta baita bere bizimodua ere. Italieraz dago, baina uste dugu merezi duela.
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
(Kanpoko) faisan | Durangaldea | |
Abetarda | Lea Artibai, Debagoiena, Goierri | |
Alkaban zuri | Urola-Kostaldea | |
Basoilo | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Lapurdi Garaia, Tolosaldea | SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) EliJ (1923) LeiA60 (1960) Aran (1961) SanJ (1978) LeiA83 (1983) UgaM (1995) DuvM (2015) SanI2021 (2021) |
Gineako oilo | Lea Artibai | |
Habanako oilo | Lea Artibai | |
Indieper | Durangaldea, Debagoiena, Plentzia-Mungia, Gorbeia Inguruak, Bilbo Handia | ArrG (1988) GamI05a (2005) |
Mendioilo | Lea Artibai, Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri | AldJ (1918) |
Ahatezuri | Urola-Kostaldea | |
Antxulunta | Bizkaia | IztJ (1847) LabE (1895) AldJ (1918) |
Bare-akai | Euskal Herria | Uzei (-datarik gabe-) |
Basoilar | Basabürüa | |
Frankolin txiki | Debagoiena | |
Gioi erreal | Bidasoa Beherea | |
Heganagi | AldJ (1918) EliJ (1923) |
|
Hegazti lurtar | AldJ (1918) | |
Itsas-eper | Zuberoa | CasJ (1989) |
Larroilo | MugP (1965) | |
Pasaera | Urola-Kostaldea | |
Rasa-oilo | MugJ (1986) | |
Sisoi | Lea Artibai | |
Soropil-oilo | EliJ (1923) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.