Cherubino GFDL CC-BY-SA-3.0
Cherubino GFDL CC-BY-SA-3.0

Buztanikara zuria (Motacilla alba)

Motacillidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Apaiztxori, Buztainka, Buztalinkera, Buztanika, Buztanikara, Buztanluze, Damatxori, Eperdikara, Errekatxori, Ildotxori, Itzain-txori, Karreteratxori, Labradore, Tximita, Txirrita, Urtxori.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Lavandera blanca
  • Frantsesa: Bergeronnette grise
  • Ingelesa: White Wagtail
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Engañapastors
  • Katalana: Cuereta blanca
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Lavandera branca
  • Alemaniera: Bachstelze
  • Italiera: Ballerina bianca

Deskribapena

Gure artean bizi den txoririk ezagunenetakoa da buztanikara zuria, gure herri, errepide eta soroetan maiz aurkituko duguna. Etengabe gora-behera mugitzen duen isats luzeari esker, erraz identifikatuko dugu buztanikara. Euskarazko izenik arruntenak ere buztan luze horren etengabeko mugimenduarekin lotuta daude, besteak beste, buztanikara, eperdikara edo buztanluzea.

Euskal Herrian

Habiagile arrunta Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan ez ezik, gizakiagandik gertu ere aurkituko dugu askotan: golf zelaietan, teilatuetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan,...

Entzun

Banaketa mapa

Motacilla alba distribution map

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Apaiztxori Bidasoa Beherea, Sakana, Zaraitzu
Buztainka Donostialdea, Urola-Kostaldea
Buztalinkera Lea Artibai, Gernika-Bermeo
Buztanika Debagoiena, Urola-Kostaldea
Buztanikara Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Tolosaldea
Buztanluze Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Goierri, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Plentzia-Mungia
Damatxori Goierri
Eperdikara Lea Artibai, Plentzia-Mungia, Bizkaia, Bilbo Handia, Gernika-Bermeo
Errekatxori Durangaldea, Arrati Nerbioi, Goierri, Gernika-Bermeo, Tolosaldea, Plentzia-Mungia
Ildotxori Lapurdi Garaia, Nafarroa Beherea, Arberoa-Iholdi, Zuberoa, Baigorri-Ortzaize
Itzain-txori Lapurdi Garaia, Zuberoa
Karreteratxori Baztanaldea
Labradore Debabarrena
Tximita Araba
Txirrita Donostialdea
Urtxori Tolosaldea, Donostialdea, Bizkaia, Goierri, Zaraitzu
Alpizuri Estellerriko Ekialdea
Amabirjinatxori Goierri
Andarri
Azpixuri
Fuñika
Hazitxori Basabürüa
Ipurdantzari
Isipuluze Tolosaldea
Kuliskara Lea Artibai
Laborari-txori Lapurdi Garaia
Lurtxori Zuberoa
Miarritz Zuberoa
Negutxori
Pinpintxori Sakana
Poistarika
Señorita Tolosaldea
Txantxaloka
Tximuntxu
Txintxin Araba

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.