David Friel GFDL CC-BY-SA-3.0
David Friel GFDL CC-BY-SA-3.0

Buztanluzea (Aegithalos caudatus)

Aegithalidae, Paseriformeak

Beste izen batzuk: Altz-txori, Buztanluze, Isatsluze, Isipuluze, Kaskabeltz txiki, Tximutx txiki.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Mito
  • Frantsesa: Orite à longue queue
  • Ingelesa: Long-tailed Tit
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: -
  • Katalana: Mallerenga cuallarga
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Ferreiriño rabilongo
  • Alemaniera: Schwanzmeise
  • Italiera: Codibugnolo

Deskribapena

Kaskabeltz eta amilotxen taldeko txoritxoa, bere buztan luzeagatik ezaguna eta erraz identifikatzekoa. Talde txikietan mugitzen da beti, zuhaitz adarretan dindilizka janari bila.

Entzun

Buztanluze taldea askatzen Suedian

Euskarazko izendegia

Oharrak

Txori honen ezaugarri nagusia bere buztan luzea denez, ez da harritzekoa hizkera gehienetan jasotzen duen izena: buztanluzea, isatsluzea, isipuluzea,... Kasu askotan, beste izenen bat ere eransten zaio aurretik, kaskabeltz edo amilotx klaseko txoria dela adierazteko. Horrela, lekukotasun gehienetan "txinbo buztanluzea", "amilotx buztanluzea", "kaskabeltz buztanluzea", "tximutxa buztanluzea" eta antzekoak bildu ditugu.

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Altz-txori Durangaldea, Debagoiena, Goierri
Buztanluze Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Gipuzkoa, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Basabürüa, Sakana
Isatsluze Donostialdea
Isipuluze Tolosaldea
Kaskabeltz txiki Urola-Kostaldea
Tximutx txiki Gorbeia Inguruak
Astabuztan Durangaldea
Kautxa Donostialdea
Luzeatzena txori Bizkaia
Pospolokaja Debagoiena
Puluta Gernika-Bermeo
Ttattar Donostialdea
Tximutx kaskozuri Euskal Herria
Txirriskalai Donostialdea
Txirritx Donostialdea
Txorabil atzekiluzka

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.