Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Turdidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Buztanzuri, Ipurzuri, Isatszuri, Lurtxori, Otatxori, Txinbo buztanzuri.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Collalba gris
- Frantsesa: Traquet motteux
- Ingelesa: Northern Wheatear
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Cudiblanca
- Katalana: Còlit gris
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Chasco cincento
- Alemaniera: Steinschmätzer
- Italiera: Culbianco olartico
Deskribapena
Buztanzuriari bere ipurdi-buztan aldeak ematen dio izena. Txantxangorria baino zertxobait handiagoa den hegazti honek ipurtalde eta buztan zuria ditu, buztan muturrean T beltz batekin. Horretan berdinak dira arra eta emea, baina gainontzean kolorez biziagoa da arra, gehienbat udan, bere bizkarralde urdinkara, bular laranja-arre eta antifaz beltzarekin. Udazkenean emearen antz handiagoa hartzen du eta orduan nabarrak dira emea zein arra.
Euskal Herrian
Batez ere migratzailea Euskal Herrian, baina badira gurean kumatzen duten bikoteak ere, batez ere zenbait mendi-lerrotako larreetan. Neguan Afrikara joaten da hurrengo udaberrira arte.
Entzun
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Buztanzuri | Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Gernika-Bermeo, Estellerriko Ekialdea, Urola-Kostaldea | SanP (1908) AldJ (1918) GarP (1934) PerJ54 (1954) LeiA60 (1960) GalA (1981) PerF2017 (2017) |
Ipurzuri | Tolosaldea, Donostialdea, Gorbeia Inguruak | AzkRM (1905) AraT (1909) Aran (1961) LeiA83 (1983) |
Isatszuri | Donostialdea | SanI2021 (2021) |
Lurtxori | Baztanaldea, Debagoiena, Tolosaldea | |
Otatxori | Durangaldea, Debabarrena, Goierri, Tolosaldea | EtxJM (2009) |
Txinbo buztanzuri | Lea Artibai, Debabarrena, Durangaldea | |
Azpizuri | Zuberoa | EliJ (1923) CasJ (1989) |
Guztalanzuri | Estellerriko Ekialdea | PerF2017 (2017) |
Hegalzuri | Zuberoa | MugP (1965) CasJ (1989) |
Kanpotxori | Lea Artibai | AzpJM (1986) |
Lurzuri | Auñamendi | IbaO96 (1996) |
Pintxa | Goierri | |
Txitxi | Urola-Kostaldea | |
Untxitxori | IztJ (1847) AldJ (1918) EliJ (1923) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.