Enara arrunta (Hirundo rustica)
Hirundinidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Ainara, Ainhia, Azpizuri, Beletxiko, Bragaro, Elai, Enabera, Enara, Erlai, Ernara, Hegabera, Hegoazpizuri, Iñara, Ipurzuri, Kulentriña, Mitxigu, Ninera, Txenara, Zagaro.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Golondrina común
- Frantsesa: Hirondelle rustique
- Ingelesa: Barn Swallow
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: Bolandrina
- Katalana: Oreneta
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Andoriña común
- Alemaniera: Rauchschwalbe
- Italiera: Rondine
Deskribapena
Hegazti polit eta dotorea. Bizkarralde urdinkara dauka, buru gorria eta sabelalde zuria. Bi sexuak oso antzekoak dira. Buztan luzea dute, sarde itxurakoa. Hegalari trebe eta arinak; intsektu hegalariak jaten dituzte. Gizakiarengandik gertu bizi dira, normalean, eta korta zein atarietako sabaietan egiten dituzte euren habiak, lokatz pilotatxoak erabilita.
Euskal Herrian
Euskal Herri osoan aurkituko dugu, udaberritik udazkenera bitartean, gehienetan landa inguruetako giza eraikinetara lotuta (baserri, abeletxe, eta abar).
Entzun
Banaketa mapa
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Ainara | Euskal Herria, Zuberoa, Bizkaia, Baztanaldea, Zaraitzu, Lapurdi Garaia, Erronkari-Zaraitzu | Uzei (-datarik gabe-) IztJ (1847) AbaA (1892) LabE (1895) AzkRM (1905) AldJ (1918) EliJ (1923) LarJ1939 (1939) MitK1958-Z (1958) MitK1958-E (1958) CasJ (1989) AraA2001 (2001) DuvM (2015) |
Ainhia | Basabürüa, Arbaila | |
Azpizuri | Debagoiena, Bidasoa Garaia, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea | AzkRM (1905) IbaO97 (1997) |
Beletxiko | AzkRM (1905) | |
Bragaro | SanP (1908) AraT (1909) AldJ (1918) |
|
Elai | Durangaldea, Debabarrena, Bizkaia, Bilbo Handia, Euskal Herria, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia | Uzei (-datarik gabe-) IztJ (1847) LabE (1895) ArrE (1896) AzkRM (1905) AraT (1909) AldJ (1918) ArrG (1988) GamI90 (1990) GamI93 (1993) GamI97 (1997) BueX (1999) GamI99 (1999) GamI00 (2000) GamI01c (2001) GamI01a (2001) GamI01b (2001) GamI02a (2002) GamI02b (2002) GamI05a (2005) GamI05b (2005) EtxJM (2009) ZuaK2016 (2016) |
Enabera | Goierri | |
Enara | Euskal Herria, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bizkaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Aralarko Iparraldea, Goierri, Arabako Lautada, Urola-Kostaldea, Tolosaldea, Gernika-Bermeo | Uzei (-datarik gabe-) LanN1562 (1562) IztJ (1847) LabE (1895) SanP (1908) AldJ (1918) LeiA60 (1960) Aran (1961) GalA (1981) LeiA83 (1983) ZufJ88 (1988) UgaM (1995) ZufJ98 (1998) ZubJ (1998) MarA (2006) AraI2011 (2011) ZuaK2013 (2013) SanI2021 (2021) |
Erlai | Durangaldea, Debagoiena | |
Ernara | Lea Artibai, Debabarrena, Durangaldea | RotK (1978) SanJ (1978) AzpJM (1986) |
Hegabera | Arrati Nerbioi, Debagoiena | AzkRM (1905) TotA (1958) |
Hegoazpizuri | Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak | AzkRM (1905) |
Iñara | Nafarroa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Urola-Kostaldea, Baigorri-Ortzaize, Zaraitzu, Lapurdi Garaia, Sakana | AzkRM (1905) KarR (1991) IzeM (1996) AraA2001 (2001) KamP (2007) ArbB (2012) CamI2016-NB (2016) ZuaK2021 (2021) |
Ipurzuri | Gorbeia Inguruak | |
Kulentriña | Debagoiena | IzaK94 (1994) |
Mitxigu | Donostialdea | AldJ (1918) |
Ninera | Auñamendi | IbaO96 (1996) |
Txenara | Debabarrena, Urola-Kostaldea, Goierri | AldJ (1918) |
Zagaro | EliJ (1923) | |
Ainganera | Araba | AldJ (1918) PueF (1952) LopG73 (1973) |
Arrandera | AzkRM (1905) | |
Egano | Aralarko Iparraldea | ZuaK2013 (2013) |
Elaga | AldJ (1918) | |
Enara paparzuri | Sakana | ZuaK2022 (2022) |
Golondrina | Durangaldea, Debagoiena, Gorbeia Inguruak, Aezkoa, Zaraitzu, Erronkari-Zaraitzu | MitK1958-Z (1958) MitK1958-E (1958) MitK1958-A (1958) |
Hegoatxa-txori | AzkRM (1905) | |
Kiñuri | AzkRM (1905) | |
Txio | Debagoiena | |
Txirrin-txori | Debabarrena | |
Txorierre | Arrati Nerbioi | |
Xoribeltx | Lapurdi Garaia |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.