Birdwatching Barcelona GFDL CC-BY-SA-3.0
Birdwatching Barcelona GFDL CC-BY-SA-3.0

Eper gorria (Alectoris rufa)

Phasianidae, Galliformeak

Beste izen batzuk: Baseper, Eper, Eper gorri, Eper hankagorri.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Perdiz roja
  • Frantsesa: Perdrix rouge
  • Ingelesa: Red-legged Partridge
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Perdiz
  • Katalana: Perdiu roja
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Perdiz común
  • Alemaniera: Rothuhn
  • Italiera: Pernice rossa

Deskribapena

Eper gorria Europa hego mendebaldean agertzen den hegazti sedentarioa da, mokoa, hankak eta begiak kolore gorri deigarrikoak dituena. Taldeka ibili ohi da eta laborantza lurrak ditu gustuko.

Euskal Herrian

Habitat ezberdinetan aurki daitekeen arren, oro har altitude baxuetako gune arrokatsuetan eta laborantza lurretan agertzen da. Euskal Herrian, Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean aurkituko dugu, ez kopuru handiegietan. Garai batean askoz hedadura zabalagoa zeukan.

Entzun

Lekukotasuna - Ahotsak.eus

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Baseper Sakana, Ultzamaldea
Eper Zuberoa, Bizkaia, Lea Artibai, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Urola-Kostaldea, Ultzamaldea, Tolosaldea, Sakana, Plentzia-Mungia, Erronkari-Zaraitzu, Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Baztanaldea, Auñamendi, Arrati Nerbioi, Aralarko Iparraldea, Arabako Lautada, Baigorri-Ortzaize, Zaraitzu, Lapurdi Garaia, Arberoa-Iholdi, Arbaila, Aezkoa
Eper gorri Durangaldea, Debagoiena, Debabarrena, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Zuberoa, Basabürüa
Eper hankagorri Lea Artibai, Debabarrena

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.